(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilariak “La monarquía navarra a través del cine y la televisión” liburua aurkeztu du
asteartea, 2010.eko apirilak 20

Cineclopedia etxeak argitaratu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, eta 1.000 ale atera dituzte


Transcripción textual del video

Kultura eta Turismo kontseilariak eta INAAC Fundazioko (Nafarroako Ikus-Entzunezko Arteetako eta Zinematografiako Institutua) lehendakariak eta Koldo Lasa Aristu INAACeko zuzendari kudeatzaileak Ramón Herrera Torres kazetari iruindarraren "La monarquía navarra a través del cine y la televisión" liburua aurkeztu dute gaur goizean. Liburua La Cineclopedia etxeak kaleratu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, INAAC Fundazioaren bidez. 1.000 ale atera dituzte.

Testuan ikerketa zinematografikoa egin da zinemaren bidez nafar monarkia (iruindarra hasieran) aztertu duten filmen inguruan. Modu horretan, Luis Marquinaren Amaya lana eta Patrice Chéreauren La reina Margot lanak aztertzen dira. Zortzi mendeko historian, nafar erregeei buruzko filmak aztertzen dira, hala nola Antso Gartzez (El valle de las espadas) eta Karlos II.a Gaiztoa (La conquista de Albania); aragoiar jatorriko (Joan II.a) eta frantziar jatorriko (kapetarrak) Nafarroako erregeak, baita nafar gorteko irudi ugari ere (besteak beste, Berengela printzesa, Rikardo Lehoi-Bihotzarekin ezkondua, Las Cruzadas filman, Ignazio Loiolakoa, Iruñearen defentsan 1512an zauritua, El capitán de Loyola pelikulan, eta César Borgia saihestezina).


Azalaren irudia.

La monarquía navarra a través del cine y la televisión liburuaren azala. ( irudia handitu )

Kultura eta Turismo kontseilariak eta INAAC Fundazioko (Nafarroako Ikus-Entzunezko Arteetako eta Zinematografiako Institutua) lehendakariak eta Koldo Lasa Aristu INAACeko zuzendari kudeatzaileak Ramón Herrera Torres kazetari iruindarraren “La monarquía navarra a través del cine y la televisión” liburua aurkeztu dute gaur goizean. Liburua La Cineclopedia etxeak kaleratu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, INAAC Fundazioaren bidez. 1.000 ale atera dituzte.

Testuan ikerketa zinematografikoa egin da zinemaren bidez nafar monarkia (iruindarra hasieran) aztertu duten filmen inguruan. Modu horretan, Luis Marquinaren Amaya lana eta Patrice Chéreauren La reina Margot lanak aztertzen dira. Zortzi mendeko historian, nafar erregeei buruzko filmak aztertzen dira, hala nola Antso Gartzez (El valle de las espadas) eta Karlos II.a Gaiztoa (La conquista de Albania); aragoiar jatorriko (Joan II.a) eta frantziar jatorriko (kapetarrak) Nafarroako erregeak, baita nafar gorteko irudi ugari ere (besteak beste, Berengela printzesa, Rikardo Lehoi-Bihotzarekin ezkondua, Las Cruzadas filman, Ignazio Loiolakoa, Iruñearen defentsan 1512an zauritua, El capitán de Loyola pelikulan, eta César Borgia saihestezina).

Ikerketa zinematografikoa espainiar, frantziar, britainiar, estatubatuar eta txekiar ekoizpena duten fikzioko filmen inguruan egin da. Liburuan bere garaian garrantzi handia izan zuten telebista-seriak ere aztertu dira, esaterako Gaston Phebus, le Lion des Pyrénnées), eta hemen ezezagunak diren beste batzuk ere, adibidez Les rois maudits. Ikerketan nafar gorteari begiratu dioten beste pelikula batzuk ere nabarmendu dira, ekoizpen atipikoak izan arren, esaterako William Shakespeareren Trabajos de amor perdidos musikala Keneth Branaghen arabera, edo Ahmed, príncipe de la Alhambra animazio-filma, nafar gortean girotua. Liburuak argazki ugari eta pelikuletako jatorrizko lobby cards izenekoak ditu, eta horietako batzuk, esaterako El capitán de Loyola, ezezagunak dira hemen.

Aurkibidea
 
* Amaya o los vascos en el siglo VIII.
* Vascones, moros y cristianos en la trifulca de Roncesvalles.
* Sancho Garcés, Baco, y el cante de la gesta de Fernán González.
* El reino de Pamplona ninguneado en la Castilla del Cid Campeador.
* Berenguela y su matrimonio de conveniencia con Corazón de León.
* Capetos malditos, reyes de Francia y de Navarra.
* Amores perros y otras bastardías de Gastón Febo, Inés y Carlos II de Navarra.
* La pasión albana, un viaje alucinante de la Gran Compañía navarra
* Malos, crueles y ceremoniosos en la Guerra de los Cien Años.
* El “castellano” Fernando El Católico contra el “catalán” Príncipe de Viana.
* César Borgia, capitán general de los ejércitos navarros.
* Iñigo, un capitán de Loyola en el asalto a la Pamplona de 1521.
* Margarita de Navarra y Bocaccio se cartean relatos eróticos.
* Margot, una reina de Navarra, feminista avant la la lettre.
* Ahmed, príncipe de la Alhambra, Blanca y Sancho ¿El Fuerte?.
* Un Reino de Navarra romántico, culto, antifascista y feminista.
* ...Y un epílogo (de historias mínimas) con Étienne de Navarra,
peregrinos y forajidos de leyenda.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa