Ikusi egun honetako albiste gehiago
Salanueva kontseilariak Bidausiko mankomunitatean hondakinak bildu eta tratatzeko sistema nola handitu duten azaldu du
asteartea, 2010.eko apirilak 20
Nafarroako Gobernuak plastikozko ontzien, potoen eta tetrabriken edukiontzi berrien erosketaren %70 finantzatu du
Bidausiko mankomunitatean hondakinak biltzeko sistema berriaren aurkezpena.
(
irudia handitu
)
Bidausiko Mankomunitatean hondakinak biltzeko eta tratatzeko sistema nola handitu duten Toki Administrazioko kontseilari eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoko buru Amelia Salanueva Murguialdayk eta Bidausiko hiri hondakin solidoen mankomunitateko buru Luis Javier Villanueva Martinezek azaldu dute, Garraldan. Aurkezpenera bertaratu dira Nilsako zuzendari gerentea, Andres Sola Ollo, eta Bidausiko mankomunitateko ordezkariak.
Zehazki, plastikoko ontziak, potoak eta tetrabrikak biltzeko edukiontziak jarri dituzte, hiri hondakin solidoak hobeto banatzeko. Horrez gain, informazio kanpaina bat egin dute, edukiontziak ezagutzera emateko eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko.
Guztira, apirila hasieratik, plastikozko ontzi, poto eta tetrabriketarako 55 edukiontzi jarri dituzte, Bidausiko mankomunitatea osatzen duten udalerrietan: Abaurregaina, Abaurrepea, Aria, Aribe, Auritz, Erro, Garaioa, Garralda, Orbaitzeta, Orbara, Orotz-Betelu, Orreaga, Luzaide eta Hiriberri-Aezkoa Horretarako, 11.101 euro behar izan dituzte eta zenbateko horren %70 Toki Administrazioko Departamentuak jarri du, 2009-2012 aldirako Tokiko Inbertsioen Plan Arrunta medio.
Bidausiko mankomunitatean plastikozko ontziak biltzeko edukiontziak jarri dituzte.
(
irudia handitu
)
Orain arte, Bidausiko mankomunitatean hondakin organikoak, papera, kartoia, beira eta hondakin handiak biltzeko eta tratatzeko zerbitzua bakarrik zeukaten. Plastikozko ontziak hondakin organikoekin batera jartzen zituzten, edukiontzi berdean, gero Gongorako zabortegira, Aranguren ibarrera eramateko. Edukiontzi hori berriei esker, plastikozko hondakinak behar bezala tratatuko dituzte, Iruñeko eskualdeko mankomunitatean ontziak birziklatzeko dagoen instalazioan. Hondakin organikoak eta plastikozko ontziak Gongorako zabortegira eta ontziak birziklatzeko aipatu instalaziora eramaten jarraituko dute, Zangozako transferentzia guneko obrak amaitu bitartean; gune hori aurtengo udara amaieran jarriko dute abian, seguru asko.
Jarduera hori 10. eremuko mankomunitatean (Agoitz-Urrotz), Araxes Garaian eta Mendialdean ere martxan jarriko dituzten kanpainen parte da. Aipatu lau eremuetan 304 edukiontzi jarriko dituzte. Guztira 61.359 euro inbertitu dituzte eta zenbateko horretatik Toki Administrazioko Departamentuak 42.951 euro jarri ditu. Horren harian, informazio kanpainarako gastua (27.369 euro) Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergoak finantzatuko du, aipatu mankomunitateak partzuergo horretakoak baitira.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.