(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak “Hezkuntzaren aldeko gola” kanpainan parte hartuko du asteazkena, 2010.eko apirilak 21

Ekimenaren bidez kalitatezko hezkuntzarako sarbidea bermatu nahi zaie pertsona guztiei


Kontseilaria baloia jaurtitzen

Nafarroako Gobernuak “Hezkuntzaren aldeko gola” kanpainan parte hartuko du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak “Hezkuntzaren aldeko gola” kanpainan parte hartuko duela iragarri du gaur. Kanpaina Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak sustatutako ekimena da, FIFArekin batera, eta horren bidez, pertsona guztiei kalitatezko hezkuntzarako sarbidea bermatu nahi zaie.

Kanpainaren aurkezpena Iruñeko Larrabide Estadioan egin da. Ekitaldian, Foru Gobernuaren aldetik, Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilaria eta José Javier Esparza Abaurrea Nafarroako Kirol Institutuko zuzendaria egon dira. Kirol esparrutik, Nacho Monreal Eraso futbolaria, C.A. Osasunakoa, eta Marta Luna Iriarte, Lagunak-ekoa (Barañain) egon dira, baita Nafarroako 270 ikasle ere.

Antolatzaileek mundu osoko 30 milioi pertsonak gutxienez kanpainan laguntzea nahi dute, Futbolaren Munduko Txapelketa Hegoafrikan egingo dela aprobetxatuz. Interesdunek kanpainan parte har dezakete www.cme-espana.org web orriaren bidez. Bildutako sinadurak datorren irailean aurkeztuko dira Milurtekoko Helburuak Berrikusteko Goi-bileran, New Yorken.

Lehendakaritza-mahaia

"Hezkuntzaren aldeko gola" kanpainak pertsona guztientzako kalitatezko hezkuntza aldarrikatzen du. ( irudia handitu )

Nafarroan, 33 hezkuntza-zentrotako 9.000 ikasle inguruk hartu dute parte ekimenean. Ekitaldian, zenbait ikaslek aurretik gelan hezkuntzaren finantzaketari eta kalitateari, munduan duen egoerari eta herrien garapenean duen garrantziari buruz egindako lanaren gogoetak irakurri dituzte.

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina 1999an sortu zen. Nazioarteko koalizioa da eta GKEek, hezkuntza-inguruko sindikatuek, ikastetxeek eta mota askotako gizarte-mugimenduek osatzen dute. Nafarroan, sare honetako kideak dira Alboan, Ayuda en Acción, FERE-CECA eta Tuterako UNED.

Kanpainak 2000. urteko Dakargo Goi-bilerako konpromisoak osorik betetzea eskatzen du. Dakarren nazioarteko erkidegoak 2015. urtearen aurretik pertsona guztientzako kalitatezko hezkuntzarako sarbidea bermatzeko konpromisoa hartu zuen. Herritarrak mobilizatzea du xede, gobernuei eta nazioarteko erkidegoari, oro har, hitza betetzea eska diezaien.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa