(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Creative Handicrafts-ek Elkartasunaren Vianako Printzea Nazioarteko Saria irabazi du asteazkena, 2010.eko apirilak 21

Sariaren bidez erakunde, elkarte eta pertsonek lankidetzaren esparruan egindako lana aitortu nahi da


Transcripción textual del video

Creative Handicrafts-ek Elkartasunaren Vianako Saria Nazioarteko Sariaren lehen edizioa irabazi du. Sariaren bidez, edozein herrialdetako elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta pertsona fisikoek garapenerako nazioarteko lankidetzaren esparruan egindako lana aitortu nahi da, batez ere, Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko egindako ekarpena. Edizio honetan, saria 40.000 eurokoa da. Saria Nafarroako Gobernuak finantzatzen du, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez. Euskadiko Kutxak Sariaren antolaketak eragindako gastuak bere gain hartzen ditu, gehienez 40.000 euro.

Creative Handicrafts izenekoaren sortzailea, Isabel Martín Alonso, Mumbaiko slum batera (auzo marjinala) iritsi zen duela 30 urte baino gehiago. Auzo horietara Indiaren barrualdeko nekazariak iristen dira, eta bertan kasten sistemak erabateko indarraldia du. Slumetara iristen diren gehienak dalit kastakoak dira, ukiezinak, kastarik baxuenekoak. Hasieran, slumeko neska-mutilekin lanean hasi zen, eta haien amek egoera berbera jasaten zutela ohartu zen. Beraz, elkarte bat sortzeko ideia izan zuen, Creative Handicrafts. Elkartearen xedea emakumeek eskubide berberak izatea eta emakumeak askeago egiteko gai den estrategia sortzea da. Hainbat urtez ikasten egon eta gero eta elkartearen lana gizarte osora hedatuta, gaur egun Creative Handicrafts elkarteak hamabi oihal-kooperatiba eta janari lasterraren kooperatiba bat koordinatzen ditu, nazioko zein nazioarteko merkatuetarako. Modu horretan, hiru programa garatzen ditu: Garapen Ekonomikoa, Gaikuntza Pertsonala eta Garapen Komunitarioa.

Elkartasunaren Vianako Printzea Sariko epaimahaia.

Elkartasunaren Vianako Printzea Sariko epaimahaia. ( irudia handitu )

Creative Handicrafts-ek Elkartasunaren Vianako Saria Nazioarteko Sariaren lehen edizioa irabazi du. Sariaren bidez, edozein herrialdetako elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta pertsona fisikoek garapenerako nazioarteko lankidetzaren esparruan egindako lana aitortu nahi da, batez ere, Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko egindako ekarpena. Edizio honetan, saria 40.000 eurokoa da. Saria Nafarroako Gobernuak finantzatzen du, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez. Euskadiko Kutxak Sariaren antolaketak eragindako gastuak bere gain hartzen ditu, gehienez 40.000 euro.

Creative Handicrafts izenekoaren sortzailea, Isabel Martín Alonso, Mumbaiko slum batera (auzo marjinala) iritsi zen duela 30 urte baino gehiago. Auzo horietara Indiaren barrualdeko nekazariak iristen dira, eta bertan kasten sistemak erabateko indarraldia du. Slumetara iristen diren gehienak dalit kastakoak dira, ukiezinak, kastarik baxuenekoak. Hasieran, slumeko neska-mutilekin lanean hasi zen, eta haien amek egoera berbera jasaten zutela ohartu zen. Beraz, elkarte bat sortzeko ideia izan zuen, Creative Handicrafts. Elkartearen xedea emakumeek eskubide berberak izatea eta emakumeak askeago egiteko gai den estrategia sortzea da.

Hainbat urtez ikasten egon eta gero eta elkartearen lana gizarte osora hedatuta, gaur egun Creative Handicrafts elkarteak hamabi oihal-kooperatiba eta janari lasterraren kooperatiba bat koordinatzen ditu, nazioko zein nazioarteko merkatuetarako. Modu horretan, hiru programa garatzen ditu: Garapen Ekonomikoa, Gaikuntza Pertsonala eta Garapen Komunitarioa.


Creative Handicrafts-en hautagaitzak hurrengo hauen babesa izan du: Bidezko Merkataritzaren Estatuko Koordinakundea; Marlike Kocken EFTAko (European Fair Trade Association) koordinatzailea; Regina Pasmans WFTOko (World Fair Trade Organization) manager nagusia; SETEM Navarra; IDEAS Comercio Justo; Pueblos Hermanos GGKE; Altro-Mercato, eta SETEM Madrid eta Castilla-La Mancha.

Saridunaren izena prentsaurrekoan jakinarazi dute María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak; Alfonso García Liberal Euskadiko Kutxaren Nafarroako eskualde zuzendariak eta Miguel Induráin epaimahaiko lehendakariak. Epaimahaia hurrengo hauek ere osatu dute: Miguel Ángel Argal Iribarren Medicus Mundi Navarraren kide eta sortzaileak eta Medicus Mundi Internacional-eko zuzendari ohiak; Marina Navarro Mangado Nazio Batuen Milurtekoko Kanpainaren Espainiako koordinatzaileak; Olivier Consolo Confédération Européenne des ONG d’urgence et de développement (CONCORD) izenekoaren zuzendariak (ezin izan du gaur goizeko bileran egon, baina idatziz bidali du finalistei buruzko balorazioa); Eduard Soler Cuyas Farmamundi-ko eta Conseil d’Administration de la Confédération Européenne des ONG d’urgence et de développement (CONCORD) izenekoaren kideak, GGKEen Espainiako Koordinakundea ordezkatuz, eta Nafarroako Gobernuko kontseilariak eta Euskadiko Kutxako eskualde-zuzendariak, saria antolatzen duten bi erakundeak ordezkatuz.

Lehenengo edizio honen finalistak hurrengo hauek izan dira: Manos Unidas, Save the Children, Vicente Ferrer Fundazioa, Fondo Centroamericano de Mujeres Fundazioa eta Chema Caballero.

Aurreikuspenen arabera, saria ekainean emango da, eta ziurrenik ekitaldian Asturias eta Vianako printze-printzesak berorren gorentasunak egongo dira.

Nafarroako Gobernuak joan den urtarrilaren 11n sortu zituen “Vianako Printzea” Nazioarteko Sariak, Foru Komunitateak ematen dituen hiru sari aipagarrienak edozein herrialdetako pertsona eta erakundeen lana aitortzeko kulturaren, elkartasunaren eta lankidetzaren eta mendeko pertsonen artapenaren esparruetan.

Komunikabideen aurrean García Malo kontseilariak esan duenez, garapena “inplikatutako pertsonen parte-hartze aktiboaren bidez soilik da posible, baina bizi garen mundu globalizatuaren elkarmendekotasunak herritarren parte-hartze aktiboa ere eskatzen du, nazioarteko elkartasunaren bidez”. Ildo horretatik, kontseilariak azpimarratu du “Nafarroako gizartea eta bertako erakundeak sentikorrak direla arazo horren aurrean, eta horren erakusgarri direla GGKEen proiektuak babestea zein erakundeek emandako erantzuna, lankidetza-funtsak ematen baitituzte proiektu horietan modu aktiboan lankidetzan aritzeko”. Kontseilariak esan du seguru dagoela Elkartasunaren Vianako Printzea Nazioarteko Saria “bultzada eta pizgarria izango dela lankidetzaren esparruan”.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Creative Handicrafts
Epaimahaiaren akta

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa