(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak kirol apustuak arautuko ditu, lehen aldiz asteazkena, 2010.eko apirilak 21

Nafarroako Jokoaren Kontseiluak foru dekretuaren proiektua jaso du eta lokal espezifikoak irekitzea onartuko du


Caballero kontseilaria Jokoaren Kontseiluaren bileran

Nafarroako Gobernuak kirol apustuak arautuko ditu, lehen aldiz. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, lehen aldiz, foru erkidegoko apustuak arautuko ditu, batik bat kirol arlokoak. Jokoaren Kontseiluak gaur izan du ekitaldietako jokoak antolatzeari buruzko foru dekretuko proiektuaren berri. Arau horrek baimenduko du lokal espezifikoetan, ostalaritza establezimenduetan, joko aretoetan eta bingoetan apustuak egiteko terminalak eta makinak jartzea.

Arau hori berria da foru erkidegoan, ez hala beste autonomia erkidego batzuetan: Madrilen eta EAEn, adibidez, apustuak 2007. urte inguruan baimendu zituzten, batik bat kirol arlokoak.

Nafarroako Jokoaren Kontseilua gaur goizean bildu da, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martinez, buru zela. Kontseiluko kideak dira foru erkidegoko Administrazioko, sektoreko enpresetako, sindikatu nagusietako eta ludopatiaren prebentzioan eta tratamenduan lan egiten duten elkarteetako ordezkariak. Kontseiluak erabaki du aipatu foru dekretuaren proiekturi buruzko iradokizunak aurkezteko epe bat jartzea. Foru dekretua Nafarroako Gobernuak onartu beharko du, indarrean jartzeko. 

Dekretuan apustuak arautuko dituzte, salbu Loterias y Apuestas del Estado eta ONCE erakundeek gestionatzen dituzten elkarrekiko kirol eta ongintza apustuak. Zirriborroan hainbat ekitalditako apustuak jaso dituzte, baina nagusiak kirol arlokoak izango dira. Apustu tradizionalak ere arautu dituzte. Debekatuta egongo da, besteak beste, eskubideak eta askatasuna urratzen dituzten ekitaldietan eta ekitaldi politiko eta erlijiosoetan apustuak egitea. Ezingo dituzte apustuak egin, batetik, adingabeek; bestetik, mozkortuta, drogekin intoxikatuta edo erotuta dagoen jendeak; eta azkenik, beren kasa apustuak egiteko debekua eskatu dutenek.

Jarduteko betekizunak

Araudi proposamenean enpresak baimentzeko erregimena jaso dute. Hala, jarduteko baimena izango dute baldintza hauek betetzen dituzten enpresek: gutxieneko kapitala eta kaudimena, abala, ustiaketa plana, bideragarritasun ekonomikoko plana, e.a. 

Apustu enpresa horiek apustu dendak ireki ahal izango dituzte. Denda horietan eduki behar dituzte terminalak (txartelak baliozkotzeko eta ziurtagiriak entregatzeko) eta apustu makinak (ukipenezko gailu informatikoak, apustulariek ekitaldiak, emaitzak eta apustuak aukeratzeko eta ziurtagiriak jasotzeko). Proiektuaren arabera, lokal horiek erabiltzaileentzako ostalaritza zerbitzua eduki dezakete, jokorako gunetik bereizia.

Sozietate horiek, gainera, apustuak egiteko lekuak jar ditzakete bingoetan eta joko aretoetan, baita makinak ere ostalaritza lokaletan (lokal horiek, betiere, aurrez makina txanponjaleak eduki behar dituzte). Proiektuan, halaber, web orri baten bitartez lineako zerbitzua eskaintzeko aukera jaso dute; gai hori, ordea, aurrerago zehaztuko dute.

Kirol jarduera jakin batzuen inguruko apustu tradizionalei dagokienez, esparru itxietako kirol ekitaldietan (frontoietako kirol partidetan, adibidez) apustuak baimendutako artekari batek formalizatu behar ditu. Elkarrekin apustuak egin ditzakete, bakarrik, ekitaldia ikusten ari direnek, eta, gehienez ere, 60o euro jokatu ditzakete. 


Nafarroan jokoen diru bilketak %10 egin du behera

Bestalde, Nafarroan 2009an jokatutako diruaren berri eman diote Kontseiluari: iaz diru bilketak %10 egin zuen behera. 2008an, jokoak 314,58 milioi euroko (jokatutako zenbatekoa) fluxu ekonomikoa eragin zuen Nafarroan, 2007an baino %0,69 txikiagoa. 2009an 282,77 milioi euro jokatu ziren: 151,49 milioi euro bingoetan eta joko makinetan (sektore pribatuan), 112,87 milioi euro Loterias y Apuestas del Estado erakundearen jokoetan eta 18,41 milioi euro ONCE erakundearen jokoetan. Hori, Barne Ministerioak emandako behin-behineko datuen arabera. Hala ere, herritarren benetako gastua, hau da, jasotako sariak kontuan hartu ondorengo zenbateko absolutua, 97 milioi eurokoa izan zen.

Erakunde pribatuek gestionatzen dituzten jokoetako diru-sarrerak 2005eko mailara jaitsi dira, hainbat urteetan gora egin ondoren. Joko makinetako diru-sarrerek, berriz, %3,6 egin dute gora 2005etik. Bingoetan 2005ean baino %17,27 gutxiago bildu dute. LAE erakundearen jokoetako diru-sarrerek gora egin zuten 2008raino, baina 2009an behera egin zuten. ONCEkoak ere jaisten ari dira 2007tik, 2006an pixka bat gora egin ondoren.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa