(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Inmotec-i "Empresa Bandera 2009" saria eman dio osteguna, 2010.eko apirilak 22

Saria Nafarroako Gobernuak ematen du CEINen bidez, enpresaren berrikuntza eta hazkunderako gaitasuna aitortzeko


Empresa Bandera 2009 saria

Sanz Lehendakaria “Empresa Bandera 2009” saria ematen. ( irudia handitu )

Inmotec Consultora Técnica SL goi-lehiaketako motozikletak diseinatu eta egiten dituen Nafarroako enpresa Nafarroako Enpresen Berrikuntzarako Europako Zentroak (CEIN) "Empresa Bandera 2009” hautatu du iaz “Garatzeko Gaitasun Handiko” (GGH) enpresa gisa kalifikatu zituen 25 enpresen artean.

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak saria Óskar Gorría enpresaren sustatzaileari eman dio, Motoring 2010 azoka hartzen duen Iruñeko REFENA azoka-esparruaren instalazio berriak inauguratu eta gero.

Ekitaldi horretan José María Roig Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria eta Carmen Leza Villar CEINeko zuzendari kudeatzailea ere egon dira.

“Empresa Bandera” saria emateak esan nahi du Inmotec (2007an eratutako enpresa) enpresak izaera berritzailea duela eta hazteko eta hedatzeko aukerak dituela. Sari honi esker, konpainiak 6.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du merkataritza-plan bat ezartzeko, aholkularitza-enpresa espezializatu baten laguntzaz.

CEINek enpresa bat GGH moduan aitortzeko, nahitaezkoa da lau urtetik beherako enpresa-ibilbidea izatea, merkatu estrategikoetan aritzea, hasieratik nazioarteko merkatura hedatzeko politika garatzea eta berrikuntza-osagai handia izatea.

“Empresa Bandera” aitorpena 2005ean ezarri zen, eta aurreko edizioetan, enpresa hauek jaso dute: 3P Biopharmaceuticals (sektore farmazeutikoa), dRaíz (mahastizaintza eta ardozaintza sektoreko agronomia-laborategia), Reduce (agirien suntsitze konfidentziala) eta AITnet (industria-makineria).

Inmotec Consultora Técnica SL Nafarroako ingeniaritza da eta lehiaketako motozikletak diseinatu eta fabrikatzen ditu, eta energia alternatiboko ibilgailuetarako ingeniaritzan ere aritzen da. Enpresak Inerzia-Puro Racing Nafarroako motoziklismo-taldea kudeatzen du, eta talde horrek motorrekin Espainiako Abiadura Txapelketako (EAT) gorengo kategorian parte hartzen du. Nafarroako etxeak Espainiako lehenengo MotoGP osorik garatu du, eta motor horrekin uztailaren 4an Kataluniako Sari Nagusian parte hartuko du. Horrez gain, konpainia Moto2 izenekoaren lehenengo prototipoa garatzen eta probak egiten ari da. Kategoria sortu berria da eta 600 cc-ko zilindrada du, gaur egungo 250 cc-koa ordezteko sortu dena; aipatu EATn eta Munduko Txapelketan parte hartuko du Iván Silva pilotuarekin. Bestalde, Inmotec-ek produktua hobetzeko enkarguak egiten ditu energia alternatiboko ibilgailuetarako. Iruñeko instalazioetatik, hamar pertsonak osatutako enpresak (ingeniariak, mekanikoak eta aholkulari teknikoak) diseinua eta garapen-bankuak egiten ditu eta makinetako osagai guztien prototipoak probatzen ditu. Muntatzea eta motor-bankuko probak Frantziako Akira Technologies enpresak egiten ditu.

Inmotec enpresan partaidetza dute Start Up Capital Navarra arrisku-kapitaleko sozietate publikoak, Inerzia Taldeak eta Nafarroako beste inbertsio funts batek. Óskar Gorría enpresaren bazkide nagusia da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa