(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Nafarroako Azoka Barrutia inauguratu du osteguna, 2010.eko apirilak 22

Zunzarren enpresari esleitu zioten Nafarroako Gobernuaren instalazio hori gestionatzeko lana


Nafarroako Azoka Barrutiaren inaugurazioa

Sanz Lehendakariak Azoka Barrutiko inaugurazio zinta moztu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz Sesma izan da Nafarroako Azoka Barrutiaren inaugurazio ekitaldiko burua. Instalazio hori Foru Erkidegoko Administrazioak sustatu du eta Zunzarren enpresak moldatu eta egokitu du; enpresari eskaintza medio esleitu zioten lan hori.
Inaugurazioaren ondoren, Sanz Lehendakariak, enpresa esleipenduneko gerentea, Ricardo Zunzarren, lagun zuela, instalazioak ikusi ditu. Orain automobilei buruzko Motoring 2010 erakusketa egiten ari dira barrutian.

Eventos Zunzarren SL enpresari 2009an esleitu zioten Nafarroako foru erkidegoak Gipuzkoa etorbideko 45ean dauzkan lursail eta instalazioak lagatzeko kontratua, moldatu eta azoka barruti gisa ustia zitzan Kontratuaren helburua zen Iruñeko 7. eremuko (Buztintxuri) 2648, 2649 eta 2650 hiri lursailetako eraikin, nabe eta instalazioak erabiltzeko lagatzea; lursail horiek guztira 27.000 metro koadro dauzkate. Hala, enpresak Nafarroako Gobernuari proposatu zion Nafarroako Azoka Barrutia han egitea, merkataritza azokak eta antzeko ekitaldiak antolatzeko.

Jabetza horiek Nafarroako Foru Administrazioarenak dira eta SPRIN sozietateri (Sociedad de Promoción de Inversiones e Infraestructuras de Navarra) atxikita daude. Nafarroako Gobernuaren helburu nagusiak ziren inbertsio pribatua sustatzea, jarduera ekonomikoa sustatzea eta lanpostuak sortzea.

Gipuzkoa etorbideko instalazioetan guztira lau milioi euro inguru inbertituko dituzte. Nafarroako Gobernuak, SPRIN sozietate medio, bere gain hartu zituen instalazioak indarrean dagoen araudiari egokitzeko egin beharreko berrikuntza guztien gastuak, batik bat suteen kontrako babesaren gainekoak, eta adostu zuen gehienez 1.750.000 euro jartzea. Bere aldetik Eventos Zunzarren SL enpresak instalazioak eta barruti ingurua egokitzeko gainerako gastuak hartu ditu bere gain. Esleipendunak urtero errenta ordaintzen du, instalazioak erabiltzeagatik eta ustiatzeagatik. 

Azoka Barrutian merkataritza azoka profesionalak, jende guztiarentzako azokak eta ekitaldi bereziak egingo dituzte. 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa