(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

‘San Miguel de Corella. Arte para los sentidos y el gozo de celebrar’ liburua argitaratu dute osteguna, 2010.eko apirilak 22

Sanz Lehendakaria gaur arratsaldean liburuaren aurkezpenera joango da Corellako San Miguel elizara


Liburuaren aurkezpena Corellako San Miguel elizan

Sanz Lehendakaria eta Corpas kontseilaria, egileekin. ( irudia handitu )

Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak eta Nafarroako Ondare Historikoa Zaintzeko Fundazioko lehendakariak gaur goizean “San Miguel de Corella. Arte para los sentidos y el gozo de celebrar” liburua aurkeztu du Nafarroako Jauregian. Liburua Fundazioak argitaratutako lan kolektiboa da eta eliza horretan egindako zaharberritze-lan garrantzitsuak erakustea du xede. Era berean, Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak liburua gaur arratsaldean, 19etan, aurkeztuko du Corellako San Miguel elizan bertan, hurrengo hauek alboan dituela: Corpas kontseilaria; Javier Navarro Arellano Corellako alkatea; Ricardo Fernández Gracia liburuaren koordinatzailea; eta Javier Aizpún Bobadilla bikario apezpikutarra gai ekonomikoetarako eta ondarerako eta elizbarrutiko ekonomoa. 

Liburuak 279 orrialde ditu, argazki ugarirekin. Tenpluko pieza esanguratsuenen analisia egiten da, urregintzakoak, pinturak, eskulturak, erretaulak, petxinetako, gangako eta elizaren nabeetako pinturak. 1.000 ale atera dira eta 25 euroren truke eros daiteke.

Liburuaren lehen zatian, Corellak arte barrokoarekin duen lotura, arteak eszenografia barrokoaren zerbitzura integratzea, erretaula nagusia, gremioak eta kofradiak, dorreak, parrokiaren artxiboa eta artxiboko musika-ondarea aztertzen dira.

Horrez gain, Corellako San Miguel elizan egindako zaharberritze-lanen deskripzioa gehitu da, eliza hori barrokoaren erakusgarri nagusietakoa baita Nafarroan. Lanak Artzapezpikutzak sustatu ditu, eta proiektua Joaquín Garralda arkitektoarena da. Horrez gain, Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dute, 2.005.520 euro.

Hona hemen liburu kolektibo honen egileak: Ricardo Fernández Gracia (liburuaren koordinatzailea), Pilar Andueza Unanua, José Javier Azanza López, Eduardo Morales Solchaga, Francisco José Alfaro Pérez, Esteban Orta Rubio, Begoña Domínguez Cavero, José Joaquín Garralda, Francisco Javier Roldán Marrodán, Alicia Andueza Pérez, Pedro Luis Echeverría Goñi, Clara Fernández-Ladreda Aguadé, María Concepción García Gainza, Ignacio Miguéliz Valcarlos, José Luis Requeña Bravo de Laguna, María Josefa Tarifa Castilla eta María Gabriela Torres Olleta.

Elizaren zaharberritzea Nafarroako Gobernua monumentu-multzo eta –osagaietan egiten ari den lan zabalean sartzen da, besteak beste leku hauetan: Artaxoa, Fitero, Martzilla, Lizarra, Iruñea, Uxue eta Done Jakue bidea. Modu horretan, kultura bultzatzen eta Foru Komunitatea erakargarritasun turistiko moduan indartzen laguntzen da.


Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
http://www.cfnavarra.es/publicaciones/

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa