(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako lau institutuk parte hartuko dute Rutas Literarias 2010 programan osteguna, 2010.eko apirilak 22

Maiatzean Andaluziara eta Gaztela eta Leonera joango dira, Juan Ramon Jimenez eta Antonio Machadoren bizitza eta obra eta Zamoraren erromantzeak ezagutzera


Jaen eta Toledoko ikasleek Hezkuntza Departamentuan gaur egin den irakurketan parte hartu dute.

Nafarroako lau institutuk parte hartuko dute Rutas Literarias 2010 programan. ( irudia handitu )

Foru erkidegoko lau institutu aukeratu dituzte Rutas Literarias 2010 programan parte hartzeko. Zehazki, Ibaialde BHIko (Burlata) eta Zizur BHIko (Zizur Nagusia) ikasleak Andaluziara joango dira maiatzean, Juan Ramon Jimenezen bizitza eta obra ezagutzera. Halaber, Azagra DBHIko eta Padre Moret-Irubide BHIko (Iruña) ikasleek bi ibilbide egingo dituzte Gaztela eta Leonen, Antonio Machadoren bizitza eta lanak (Azagra) eta Zamoraren erromantzeak eta legendak (Padre Moret-Irubide) ezagutzeko.

Orobat, estatuko beste lau ikastegitako ikasleak foru erkidegora etorriko dira, programa horren barruan. Lehenbiziko taldea Jabalquintoko (Jaen) eta Villacañaseko (Toledo) 24 ikaslek osatzen dute eta aste honetan Nafarroan dago. Ikasleek Hezkuntza Departamentuko klaustroan egin den irakurketa batean parte hartu dute gaur goizean, bihar, hilak 23, Liburuaren Eguna dela eta. Datorren astean Vioño de Pielagos (Kantabria) eta Talavera de la Reina (Toledo) herrietako ikasleak etorriko dira.

Nafarroako ibilbidearen lema hau da: “Bidearen kondairetatik hirietako istorioetara”. Literatura edukia anitza da: oinarrizko irakurgaia Pio Barojaren “Zalacain el aventurero” da, eta horrez gain daude Santiago bideko erromes eta txokoei buruzko kondairak, Ernest Hemingway, Gustavo Adolfo Becquer eta Tuterako Erdi Aroko literato judutarrak. Ikasleek aste bete egiten dute Nafarroan eta literatura eduki horrekin zerikusia duten lekuak ezagutzen dituzte: Ibañeta, Orreaga, Perdon mendatea, Gares, Lizarra, Leireko monasterioa, Xabierko gaztelua, Eunate baseliza, Erriberriko gaztelua, Tutera, Iruña, Bera eta Zugarramurdi. 

Rutas Literarias programa Hezkuntza Ministerioak sustatzen dute, autonomia erkidegoekin elkarlanean, eta 2003an sortu zen. Programaren helburua da 14 eta 16 urte arteko ikasleek (DBHko 3. eta 4. mailakoek, alegia) ikasgelan jasotzen duten prestakuntza osatzea eta tokian-tokian ezagutzea liburua, pertsonaia eta egile garrantzitsuei lotutako lekuak. Era horretan gazteek irakur dezaten, etengabe ikasteko jarrera izan dezaten eta kultura, natura eta gizarte aberastasuna errespetatu ditzaten sustatu nahi da.
Dokumentazioa:
Institutos participantes en el programa Rutas Literarias 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa