(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herritarren segurtasunaren arloko 250 profesionalek Segurtasun Publikoari buruzko I. Jardunaldian parte hartzen dute ostirala, 2010.eko apirilak 23

Sanz Lehendakariak Foru Komunitatean ezarritako polizia-sistema aztertzeko topaketa hauek inauguratu ditu Iruñeko Planetarioan


Gobernuaren ordezkaria, Sanz Lehendakaria eta Caballero kontseilaria.

Herritarren segurtasunaren arloko 250 profesionalek Segurtasun Publikoari buruzko I. Jardunaldian parte hartzen dute. ( irudia handitu )

250 profesionalek, polizia-kidegoetako agintariek, espezialistek eta estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko administrazioetako agintariek Segurtasun Publikoari buruzko I. Jardunaldian parte hartzen dute gaur Iruñeko Planetarioan. Topaketa Barne Zuzendaritza Nagusiak eta Aranzadi Thomson Reuters-en antolatu dute Nafarroan ezarritako herritarren segurtasun eredua aztertzeko.

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak saioa inauguratu du. Besteak beste, Barne Departamentuko, Kataluniako Polizia Azpizuzendaritzako, Guardia Zibileko eta Foruzaingoko goi-kargudunek zortzi hitzaldi eskainiko dituzte. Irekiera-ekitaldian Elma Saiz Delgado Gobernuaren ordezkaria Nafarroan eta Javier Caballero Martínez Lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria ere egon dira.

Lehendakariak beste autonomia-erkidego eta erakunde batzuei Nafarroak segurtasun publikoaren “biderik onena diseinatzeko” izandako esperientzia azaldu die. Horren ildotik, Foru Gobernuaren Lehendakariak azpimarratu duenez, Espainian oraindik ez dago Estatuko segurtasun-ereduari buruzko “akordio itxirik”, eta “gai horrek adostasun handia eragin beharko luke nazioko alderdi handien artean eta erakunde zentralen eta polizia autonomikoak dituzten autonomia-erkidegoen artean”.

Nafarroan ezarritako ereduari dagokionez, Lehendakariaren esanetan, Estatuko, Foru Komunitateko eta tokiko Administrazioen arteko koordinazioaren eta lankidetzaren konstituzio-manuan oinarritzen da, bereziki polizia-esparruan; horren oinarria ez da banaketa “zorrotz eta matematikoa edo banaketa geografiko milimetrikoa”; horren ordez, “koordinazio maila indartsu eta etengabea lortu nahi da”. Puntu honetan, Lehendakariak Nazioko Polizia Kidegoaren eta Foruzaingoaren ikerketa-talde bateratuaren azken jarduna aipatu du, joan den apirilaren 11n hildako Javier Martínez Llort Tuterako bizilagunaren kasua argitzeari lotuta. Lehendakariak azpimarratu duenez, Alfredo Pérez Rubalcaba Barne ministroak uztailean egindako Nafarroa-Estatua Segurtasun Batzordearen bileran esan zuen Estatuko Administrazioak Nafarroan ezarritako sistema aitortzen duela eta horretan integratu eta parte hartzen duela.


Jardunaldiko 250 parte-hartzaileak

El Presidente Sanz ha inaugurado estas sesiones de análisis del sistema policial implantado en la Comunidad Foral. ( irudia handitu )

Programa

Jardunaldia Nafarroako segurtasun publikoaren sistemak laugarren urtea bete duelako sustatu da. Kontzeptu horri 2006an eman zitzaion legezko itxura. Polizia-kidegoek eskaintzen dituzten herritarren segurtasun zerbitzuak zein larrieldien kudaketa eta babes zibila barnean hartzen ditu, hau da, pertsona batentzat eta bere ondasunentzat arrisku-egoerak eragin ditzaketen zerbitzu guztiak, hain zuzen ere, ongizate estatuaren beste zutabe bat direnak. 

Segurtasun Publikoari buruzko I. Jardunaldiak herritarren segurtasunari lotutako alderdiak aztertzen ditu (esku-hartzea, dokumentazioa, planifikazioa, etab.). Hasieran Nafarroako Segurtasun Publikoaren Foru Legearen ezarpenaren balantzea egiteko eta lan-ildo berriak ezartzeko, besteak beste, kidegoen arteko koordinazio handiagoa, diseinatu zen arren, hitzorduak beste autonomia-erkidego batzuetan eta Estatuko Administrazioan interesa piztu du. 250 parte-hartzaileen artean Kanarietako, Kataluniako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Valentziako profesionalak, agintariak eta goi-kargudunak daude.

Programa 14etan amaituko da. Horren aurretik, hurrengo hauek hartuko dute parte: Fernando Santafé Soler Estatuko Segurtasun Idazkaritzako koordinazio-kabineteko zuzendariak tokiko segurtasun-batzordeei buruz hitz egingo du; Juan Ramón Rábade Iráizoz Nafarroako Gobernuko Barne zuzendari nagusiak polizia-koordinazioa izango du hizpide; Nicolás Marchal Escalona Guardia Zibileko teniente koronelak polizia-ikerketari, atestatuari eta zigor-prozesuari buruz hitz egingo du; Carles Sánchez Ruíz Kataluniako Poliziaren Koordinazio azpizuzendari nagusiak ‘5 erronka, 4 lorpen’ izeneko hitzaldia emango du; eta Fermín Sola Barrena Tafallako Tokiko Poliziako buruak Tafallako Tokiko Segurtasun Plana azalduko du.

Era berean, hurrengo hauek ere parte hartuko dute: Ángel Labiano Mangado Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Sistemak, Zuzkidurak eta Azpiegiturak Ataleko buruak ‘Nafarroako Segurtasun Publikoaren Behatokia’ izeneko hitzaldia irakurriko du, eta Juan José Salaberri Galbete Foruzaingoko komisario nagusiak eta Foruzaingoko Ikerketa Kriminalaren arloko buruak ‘Ikerketa arloko polizia Nafarroako Foruzaingoan’ izango du hizpide. Itxiera-hitzaldia Barne zuzendari nagusiak emango du.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Miguel Sanz Lehendakariaren hitzaldia
Segurtasun Publikoari buruzko I. Jardunaldia

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa