(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jürgen Untermann hizkuntzalariak Kulturaren Vianako Printzea Saria irabazi du
ostirala, 2010.eko apirilak 23

Epaimahaiak 14 finalistaren zerrenda aztertu ondoren hartu du erabakia


Transcripción textual del video

Jürgen Untermann hizkuntzalariak Kulturaren Vianako Printzea Sariaren lehen edizioa irabazi du. Sari horren bidez, sormen literarioaren, arte plastiko eta eszenikoen, arkitekturaren eta ikerketa zientifiko eta teknikoaren esparruetan pertsona edo erakunde baten ibilbidea aitortzeko. Sari honen zuzkidura edizio honetan 40.000 eurokoa da, eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen du Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez.

Jürgen Untermann (Rheinfelden, 1928ko urriaren 24a) Hizkuntzalaritza Indoeuroparraren Irakasle Emeritua da Coloniako Unibertsitatean eta Iberiar penintsulan hizkuntzen eta idazkera aurrerromatarren nazioarteko espezialista nagusia dela pentsatzen dute.

Epaimahaiko kideak.

Kulturaren Vianako Printzea Sariaren epaimahaiko kideak. ( irudia handitu )

Jürgen Untermann hizkuntzalariak Kulturaren Vianako Printzea Sariaren lehen edizioa irabazi du. Sari horren bidez, sormen literarioaren, arte plastiko eta eszenikoen, arkitekturaren eta ikerketa zientifiko eta teknikoaren esparruetan pertsona edo erakunde baten ibilbidea aitortzeko. Sari honen zuzkidura edizio honetan 40.000 eurokoa da, eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen du Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez.

Jürgen Untermann (Rheinfelden, 1928ko urriaren 24a) Hizkuntzalaritza Indoeuroparraren Irakasle Emeritua da Coloniako Unibertsitatean eta Iberiar penintsulan hizkuntzen eta idazkera aurrerromatarren nazioarteko espezialista nagusia dela pentsatzen dute.
Hizkuntzalaritza Indoeuroparraren esparruko trebakuntza akademikoa Frankfurt eta Tübingen unibertsitateetan jaso zuen, Hans Krahe eta Ulrich Schmollen zuzendaritzapean. Esparru horretan, hizkuntzalariaren ikerketa Italiar penintsulako hizkuntza zaharren ingurukoa izan da, batez ere oskoa eta unbriera. Wörterbuch des Oskisch-Umbrischen (Heidelberg, 2000) funtsezko lana da hizkuntza horien eta familia indoeuropar osoaren ezagutzarako.

Hala ere, ikerketa-esparru nagusia Iberiar penintsulako hizkuntza eta idazketa zaharrei buruzkoa da. Horretan aritu izan da berrogeita hamar urtez eta maisu eta sortzailetzat hartzen dute. Gaur egun gai horietako askoren inguruan dugun ezagutza hizkuntzalariaren lanaren emaitza zuzena dela pentsatzen da.


Jürgen Untermann.

Untermann hispaniar dokumentazioa 1956an aztertzen hasi zen, Deutsche Forschungsgemeinschaft emandako beka bati esker, Julio Caro Barojak eta Madrilgo Institutu Arkeologiko Alemanak babestutako proiektu baten esparruan. Horren ostean, penintsulara etengabeko bisitak egin zituen, herri aurrerromatarrek utzitako aztarna lingustiko guztiak lehen eskutik aztertzeko, bereziki epigrafikoak. Hizkuntzalariaren lanaren lehen emaitzak laster etorri ziren: 1961ean Sprachräume und Sprachbewegungen im vorrömischen Hispanien liburua argitaratu zuen. Lan horretan, geografia linguistika zaharraren atal bat berriz hausnartu zen. 1965ean Elementos de un Atlas antroponímico de la Hispania Antigua lana argitaratu zen. Lan horretan metodologia esanguratsua erabili zen eta funtsezkoa da penintsulako aniztasun linguistikoaren deskripzioaren oinarri moduan.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa