(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Urdiain-Altsasu industrialdea desjabetzeko proiektua onartu du ostirala, 2010.eko apirilak 23

Aurkeztutako alegazioen %58 onartu dute


Nafarroako Gobernuak Urdiain-Altsasu industrialdeko lursailak desjabetzeko proiektua onartu du. Desjabetze proiektua behin betikoa da eta Enpresa arloko zuzendari nagusi Begoña Urienen ebazpen baten bitartez onartu dute.

Desjabetze proiektua Urdiaingo S-1 sektoreari buruzkoa da, bakarrik. Beraz, desjabetzeko lursail gehienak Urdiainen daude; Altsasu gutxi batzuk hartzen dute. Desjabetze proiektuaren behin betiko onarpena lehiaketa egiteko eta industrialde berri obrak esleitzeko prozesuaren aurreko pausoa da. Jarduerak eragindako lursailen jabeek informazio publikoko garaian aurkeztutako alegazioen erantzunak zuzendari nagusiaren ebazpenean sartu dituzte. Aurkeztutako 24 alegazioetatik Nafarroako Gobernuak 14 onartu ditu (osorik edo zatiren bat). Akordioa NAOn eta Udaletan argitaratuko dute.

Urdiain-Altsasu industrialdeak lehentasuna dauka foru erkidegoan azpiegiturak sustatzeko Nafarroa 2012 Planean. Gainera, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak Nasuinsa sozietate publikoaren bitartez Sakanan egindako lurzoru publikoko hornidura garrantzitsuena da. Industrialdeak 937.697 metro koadro izango ditu (hasieran aurreikusi bezalatsu) eta desjabetze sistema bidez egikarituko da. Bi eremu bereizi izango ditu, Burunda ibaiaren alderdi banatan eta udal barruti desberdinetan. 

Jarduera ekonomikoen eremuko proiektu berriak bi sektore mugatzen ditu, bakoitza eremu batean. S-1 sektoreak, Urdiaingoak, 647.139 metro koadro dauzka; jarduera ekonomikoetarako ohiko industrialdeen itxura dauka, eta partzelazio malgua, enpresa txiki eta ertainak jartzeko modukoa. S-2 sektoreak, Altsasukoak, 290.558 metro koadro dauzka; lursail handiagoak jartzeko dago pentsatua eta trenbide bidezko garraioa sartzeko eremu handi bat jar daiteke (horretarako, Altsasuko Udalak hirigintza garapen zehatzagoa egin behar du).

S-1 sektorea Plan Sektorialean antolatuko da, zuzenean, eta dagokion egikaritze unitatea birpartzelazio eta hirigintza proiektuen bitartez garatuko da.

S-2 sektorea Plan Partzial bat medio garatuko da; plan horretan zehaztuko dituzte, besteak beste, egikaritze unitateak. Behin Plan Partziala onartuta, sektorerako jarritako egikaritze unitatea (edo unitateak) birpartzelazio eta hirigintza proiektuen bitartez garatuko da.

DIAn eskatutakoari jarraiki eta Vianako Printzea erakundeko Ondasun Higigarri eta Arkeologia atalak ekainaren 6an egindakok txostenaren arabera, Zangituko eremua gauzatu aurretik egiaztatu behar da ez daukala ondare arkeologikoarekin bateraezintasunik; horretarako, zundaketak egingo dira Altsasuko 3 industrialdeko 1616, 1624, 1625 eta 1626 lursailetan. Gero sektore hori garatzeko kontuan hartu beharko dira Vianako Printzea erakundeak indusketaren emaitzen arabera hartutako erabakiak.

Halaber, onarpen akordioari jarraiki, 2 sektoreko Plan Partziala egin aurretik, Altsasuko 3 industrialdeko 1616, 1624, 1625 eta 1626 lursailetan zundaketak egingo dira. Gainera, kultur balioko lurzoru eta 2 sektoreari atxikitako sistema orokor gisa sailkatuko dira. Alde horretatik, zundaketen emaitzak aztertu ondoren, ondare arkeologikoari dagokion sistema orokor atxikiaren azken zedarritzea Plan Partzialean jasoko da.

Onarpen akordioan ezarritakoari jarraiki, Urdiaingo 2 industrialdeko 282 lursailean (UGPSan sartutako lurzoru finkatua da) dagoen jarduera handitu edo aldatzen bada, udal plangintzan jaso behar da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa