(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Larunbat honetan Uxueko Andra Mari eliza-gotorlekuaren eraberritzea inauguratuko da ostirala, 2010.eko apirilak 23

Horregatik, Nafarroako Gobernuak Santutegirako doako bisitaldiak antolatu ditu larunbat guztietan ekainaren amaiera arte


Larunbat honetan Uxueko Andra Mari eliza-gotorlekuaren barrualdearen eraberritze lanak inauguratuko dira, azken urtean burututako lanak eta eraikin horretako esku-hartzeei amaiera ematen diena, 2002an hasitakoak eta 3,5 milioi euroko inbertsioa izan dutenak.

Jaieguna, erromeria garaia baino lehen eliza berriro ere zabaltzearen ondorioz (urte bete inguruan itxita izandakoa obrak direla eta), Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Artzapezpikuak eta Uxueko Udalak sustatutako ekitaldia da. Programa 12,45ean hasiko da, agintariak Las Torres Mesoian biltzen direnean. Ondoren, jarraigoa Santutegiraino joango da, eta bertan, inaugurazio ekitaldiari hasiera emango zaio, Nafarroako Gobernuko Lehendakaria den Miguel Sanz Sesmaren eta udalerriko alkatea den María Jesús Zorozaren hitzaldiekin. Segidan, meza ospatuko da, eta Iruñeko artzapezpikuak eta Tuterako gotzainak, Francisco Pérez jaunak, aldare berria sagaratuko dute.

Erdi-aroko eliza fase desberdinetan eraiki zen, 1.000 urtean zaharrenak. 2001ean santutegiaren erabateko eraberritze proiektuak hasi ziren. Obrak Nafarroako Ondare Historikoaren Kontserbaziorako Fundazioaren bidez exekutatu dira, Nafarroako Gobernuaren funtsekin, nahiz eta hasiera batean, Caja Navarra lankidetzan aritu.

Sei fasetan zehar, kanpandorrean eta galeria gotiko eta teilatuan jardun da, eta harresien egonkortze eta eraberritze, zoladuraren eraberritze, barrualdearen berritze eta higiezin desberdinen zaharberritze lanak egin dira.

Gidatutako bisitaldiak

Elizaren eraberritze obrak amaitu direla ospatzeko, Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, doako gidatutako bisitaldiak antolatu ditu. Bisitak bihar hasiko dira, apirilaren 24an, 17:00etan eta maiatzaren 1, 8, 22 eta 29an, larunbatetan, jarraituko dute. Ekainean, 5, 12, 13, 19, 20, 26 eta 27an, 12:30ean. Plazak mugatuak dira eta erreserbak ondoko telefono-zenbakian egin daitezke: 948 74 12 73.

Ordu eta erdi batez, gida turistikoak Uxueko Andra Mari elizaren ondare aberatsa eta egindako eraberritze lanak azalduko ditu. Aurreikusita dago Iñigo Arista plazarainoko ibilbidea egitea, Santutegi ondoan denekorainokoa.

Gune horretan, gidak hiriari eta elizari buruzko sarrera historikoa eskainiko du. Ondoren, hegoaldeko atea azalduko du, eta bertatik sartuko dira eliza barrura. Bertan, eraikin-motari, Ama Birjinaren tailuari edo eraberritze lanetan koroan aurkitutako pintura muralei buruzko datuak eskainiko ditu. Bisitaldiak Ronda Paseoan jarraituko du, iparraldeko atarian eta dorre erromanikoan, hiriaren ikuspegi zoragarria denekoan. Igoeran, leiho batek abside erromanikoak ikusteko aukera eskaintzen du.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa