(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3,1 milioi euroko laguntza baimendu da "Nafarroako Unibertsitatea 2015" proiekturako astelehena, 2010.eko apirilak 26

Nafarroako Gobernuak eta Hezkuntza Departamentuak Nazioarteko Bikaintasun Campusa Programara bildutako plan hau babesten dute


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateetako zuzendari nagusiari baimena eman dio Nafarroako Unibertsitateari 3,1 milioi euroko laguntza emateko "Nafarroako Unibertsitatea 2015" proiektua finantzatzeko. Plana 2009an hautatu zuen Hezkuntza Ministerioak Nazioarteko Bikaintasun Campusa Programaren barruan.

Hezkuntza Ministerioak 3 milioi euroko mailegua emango dio Nafarroako Gobernuari, Foru Gobernuaren bitartez Nafarroako Unibertsitateari zenbateko bereko laguntza emateko, aipatutako proiektua garatu dezan. Gainerako 100.000 euroak Nafarroako Gobernuak ematen ditu.


 

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateetako zuzendari nagusiari baimena eman dio Nafarroako Unibertsitateari 3,1 milioi euroko laguntza emateko “Nafarroako Unibertsitatea 2015” proiektua finantzatzeko. Plana 2009an hautatu zuen Hezkuntza Ministerioak Nazioarteko Bikaintasun Campusa Programaren barruan. Hain zuzen ere, programa horren bidez irakakuntza- eta zientzia-bikaintasuna eta Espainiako campusak nazioartera zabaltzea sustatu nahi da, mundu osoan erreferenteak izan daitezen.

Proiektua Nafarroako Gobernuak eta Hezkuntza Ministerioak babesten dute. Erakunde horiek iazko abenduan lankidetza-hitzarmena sinatu zuten diru-laguntza emateko baldintzak arautuz. Testuan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Ministerioak 3 milioi euroko mailegua emango dio Nafarroako Gobernuari, Foru Gobernuaren bitartez Nafarroako Unibertsitateari zenbateko bereko laguntza emateko, aipatutako proiektua garatu dezan. Gainerako 100.000 euroak Nafarroako Gobernuak ematen ditu.

Hitzarmenean ezarritakoa behar den moduan gauzatzen dela bermatzeko, Jarraipen Batzordea eratu da. Foru Komunitateko hiru ordezkarik (Pedro González Felipe LHko eta Unibertsitateetako zuzendari nagusia; María Antonia del Burgo Tajadura Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria; eta José Javier Pérez Remondegui Goi mailako Hezkuntza Ataleko burua) eta Estatuko Administrazio Orokorreko hiru ordezkarik (Juan José Moreno Navarro Unibertsitate Politikako zuzendari nagusia; Gregorio Planchuelo Sáinz Unibertsitatetako Idazkaritza Orokorreko aholkularia; eta Guillermo Herrero Maté Hezkuntzako Goi Ikuskaritza Arloko zuzendaria) osatzen dute.

Jarraipen Batzordeak proiektua betetzeko Nafarroako Unibertsitateak gauzatu behar dituen jardunak zehaztu ditu, eta orain hitzarmena sinatuko da Hezkuntza Departamentuaren eta zentro akademikoaren artean plana garatu eta gauzatzeko baldintzak arautuz. Testuan ezarritakoaren arabera, 1,5 milioi euro hobekuntza zientifikoari eta ezagutza eta teknologia transferitzeari lotutako jardunetara bideratuko dira; beste horrenbeste, irakaskuntza hobetzeko eta campua eraldatzeko, gizarte-eredu integrala garatzeko eta lurralde-inguruarekin elkarreragiteko; eta 100.000 euro langileen gastuetara eta kudeatzailetzako material suntsikorren gastuetara eta Giza eta Gizarte Zientzien Zentroak abian jarritako proiektuetara bideratuko dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa