Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuko lanbide heziketako zentroek langabetuentzako trebakuntza eta laneratze jarduerak sustatuko dituzte
astelehena, 2010.eko apirilak 26
Langabeziaren aurkako jarduera Nafarroako Lan Zerbitzuaren eta Hezkuntza Departamentuaren artean koordinatuta dago eta 600.000 euroko zuzkidura du
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak Hezkuntza Departamentuko lanbide heziketako zentroei baimena eman die batez ere langabetuentzat bideratutako trebakuntza eta laneratze jarduerak abian jartzeko
Trebakuntza-jarduerak Nafarroako Lan Zerbitzuan izena emanda duten eta langabezia egoeran dauden langabetuei zuzenduta daude, baita Foru Komunitatean jarduera garatzen duten langile okupatuei ere.
Jarduera horien bidez langileei lanbide desberdinak modu kualifikatuan gauzatzeko eta enpleguan sartzeko trebakuntza eskaini behar zaie.
Nafarroako Gobernuak Hezkuntza Departamentuko lanbide heziketako zentroei baimena eman die batez ere langabetuentzat bideratutako trebakuntza eta laneratze jarduerak abian jartzeko, Gobernuaren ustez trebakuntza eta lanbide-kualifikazioa erreminta eraginkorrak baitira ekoizpen-sistemari gaur egungo krisi ekonomikoa gainditzen laguntzeko.
Trebakuntza-jarduerak Nafarroako Lan Zerbitzuan izena emanda duten eta langabezia egoeran dauden langabetuei zuzenduta daude, baita Foru Komunitatean jarduera garatzen duten langile okupatuei ere.
Jarduera horien bidez langileei lanbide desberdinak modu kualifikatuan gauzatzeko eta enpleguan sartzeko trebakuntza eskaini behar zaie. Ondore horietarako, trebakuntza-ibilbide pertsonalizatuak egingo dira laneratzeko, eta ibilbide horietan orientazio-ekintzak eta lanekoak ez diren praktika profesionalak egongo dira.
Hezkuntza Departamentuak, Lanbide Heziketako zentroen bidez, goi mailako kualifikazio teknologikoa duten ikastaroen eskaintza egingo du, gaur egungo lan-merkatuaren beharrizanetara egokituta. Neurri handian, Nafarroako inguru desberdinetako enpresek eskatutako trebakuntza-eskaintza izango da, haien lehentasunak eta, aldi berean, langileen garapen profesional eta pertsonala kontuan hartuta. Modu horretan, langileek kualifikazioa hobetuko dute eta, horren ondorioz, baita enplegagarritasuna ere.
Ildo horretatik, goi mailako ekipamendu teknologikoa duten Lanbide Heziketako zentroen sarea enpresa-ehunaren esku jarriko da; irakaskuntzari dagokionez, goi mailako kualifikazioa eta trebakuntza-esparruan esperientzia handia duten giza baliabideak jarriko dira, eta LHren alderdi desberdinak garatu eta bultzatzeko esanbidez sortutako zentro integratuen multzoa ezarriko da, langileen eta langabetuen trebakuntzak protagonismo berezia duela.
Nafarroako Lan Zerbitzuaren eta Hezkuntza Departamentuaren ekimen bateratua da, eta horretarako 601.125 euroko inbertsioa aurreikusi da ekitaldi honetan.