(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak KAMS enpresaren instalazio berriak inauguratu ditu Los Arcosen astelehena, 2010.eko apirilak 26

Enpresak goi mailako ibilgailuentzako motelgailuak egiten ditu eta ekoizpen sistema aurreratuak dauzka


Sanz Lehendakariak KAMS enpresaren fabrika berria inauguratu du. ( irudia handitu )

KAMS enpresa japoniarraren Los Arcoseko instalazio berriak inauguratzeko ekitaldiaren burua Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz, izan da. Ekitaldira bertaratu dira, baita ere, Parlamentuko burua, Elena Torres; Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva; Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Jose Maria Roig; Los Arcoseko alkatea, Jeronimo Gomez; eta, KYBren aldetik: Keichi Handa, KYBren Europako zuzendaria; Toshihiko Hatakeyama, KAMS eta KYBSEko zuzendari exekutiboa, eta Kazuhiro Ogata, Takafumi Shoji eta Kazuhisa Ikenoya, KYBren Japoniako Zuzendaritza Kontseiluko kideak. 

Sanz Lehendakariak honako hau esan du "nazioarteko krisi ekonomikoaren ondorioz bizi dugun egoera txar honetatik aterako gaituen prozesua motzagoa eta errazagoa izango da neurri egokiak hartzen baditugu eta ahalegin bateratuak egiten baditugu; bat eginda ahalegintzen bagara ordezkari politikoak, enpresaburuak eta sindikatuak, hau da, sektore publikoa eta pribatua. 

Kayaba enpresari dagokionez, Lehendakariak eskertu egin du “Nafarroan berri zere uste osoa jartzea eta enpresa proiektu berria gure erkidegoan kokatzea, hainbat arlotan hobea izateagatik, esaterako: Foru Administrazioaren babesa eta lankidetza, inbertitzeko eta enplegua sortzeko laguntza zuzenak, zergak, langileak prestatzeko programak eta Los Arcosen kokatzearen abantailak"

Kayaba Alvanced Manufacturing Spain SA (KAMS) enpresak goi mailako ibilgailuentzako (AUDI, BMW eta PSA taldea) prestazio handiko motelgailu berriak egingo ditu KYB talde japoniarrak Los Arcosen eraiki duen fabrikan. Azken belaunaldiko ekoizpen sistema berriak baliatzen dituzte eta sistema horiek, gainera, ez dira kutsagarriak. KYB Advanced Manufacturing Spain SA (KAMS) enpresa 2008an sortu zuen KYB talde japoniarrak.

Sanz Lehendakaria eta gainerako agintariak, KAMS enpresak Los Arcosen daukan fabrika berriko langileekin. ( irudia handitu )

Gaur egun 70 langile daude eta %70 Nafarroan bizi da; 2013rako langile kopurua bikoiztu egin nahi dute. KAMSek 34.000 metro koadroko lursail bat hartu du eta 11.000 eraikita daude. 

Nafarroako Gobernua zuzenean inplikatu da industria inbertsio berrian. Los Arcoseko eskualde industrialdea eraikitzeaz gain, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak, Nasuinsa medio, nabea egin du, gero multinazional japoniarrari errentan uzteko. Halaber, Sodena sozietateak 5 milioi euro inbertitu ditu; era horretan, sozietatean %33 kontrolatzen du. 

Sodenak parte hartu du Nafarroako Gobernuaren iritziz automobilgintza ekonomiako sektore estrategikoa delako. Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak azpimarratu du fabrika berria “KYB taldeak berrikuntzaren eta teknologia berrien garapenaren alde egin duen apustuaren isla dela; izan ere, produktu oso teknologikoak egiten ditu, Nafarroan orain arte ekoiztutako motelgailuen aldean". 

2009ko urrian hasi ziren Los Arcoseko fabrikatik lehen bezeroei arreta ematen. Gaur egun KAMSek PSA taldeari eta Audi enpresari saltzen dizkie motelgailu sistema aurreratuak; urtarrilean, gainera, BMW enpresaren 5 serierako motelgailuak egiten hasi dira. Enpresak aurreikusi du aurten 650.000 motelgailu egingo dituztela. Alde horretatik, erabat garatutakoan, enpresa urtean milioi bat motelgailu inguru egiteko gai izango da.

KYBk 11.000 langile baino gehiago dauzka Asia, Europa eta Amerikako fabriketan. Nafarroan, taldea KYBSEren (Ororbia) jabe da; KYBSEn 700 langile baino gehiago daude eta Los Arcoseko fabrikarako osagaiak egiten dituzte. Orkoienen direkzio ponpak egien dituen KSS ere KYBrena da. 

Dokumentazioa:
Intervención del Presidente Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa