(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte Gaien Departamentuak adinekoei eta mendeko pertsonei landa-inguruan laguntzeko programa abian jarri du Zangozan asteartea, 2010.eko apirilak 27

Doako garraioa, podologia zerbitzuetarako sarbidea eta ikastaroak eskainiko ditu eta 2011n Nafarroako beste inguru batzuetan ezartzea aztertuko da


Transcripción textual del video

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaien Departamentuak urte amaieran Zangoza inguruan 65 urtetik gorako pertsonen edo mendekotasuna duten pertsonen bizimodua landa-inguruan dinamizatzeko esperientzia pilotua ezarriko du, eta emaitzen arabera, Nafarroako beste inguru batzuetara hedatuko du.

Isabel García Malo kontseilariak ‘Te acercamoss’ (azken "s" horrek izaera sozialari aipamen egiten dio) programa prentsaurrekoan aurkeztu du. Hain zuzen ere, programa horrek zerbitzu eta baliabide sozial eta komunitarioetara sarbidea erraztu eta harreman sozial eta pertsonalak nabarmenduko ditu.

Kontseilaria, Gizarte Gaien zuzendari nagusia eta inguruko ordezkariak.

Gizarte Gaien Departamentuak adinekoei eta mendeko pertsonei landa-inguruan laguntzeko programa abian jarri du. ( irudia handitu )

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaien Departamentuak urte amaieran Zangoza inguruan 65 urtetik gorako pertsonen edo mendekotasuna duten pertsonen bizimodua landa-inguruan dinamizatzeko esperientzia pilotua ezarriko du, eta emaitzen arabera, Nafarroako beste inguru batzuetara hedatuko du.

Isabel García Malo kontseilariak ‘Te acercamoss’ (azken “s” horrek izaera sozialari aipamen egiten dio) programa prentsaurrekoan aurkeztu du. Hain zuzen ere, programa horrek zerbitzu eta baliabide sozial eta komunitarioetara sarbidea erraztu eta harreman sozial eta pertsonalak nabarmenduko ditu.

Kontseilariak azaldu duenez, hainbat inguruabarrek, hala nola biztanleria zahartzeak, biztanlerik gabe gelditzeak, neurri txikiko herriek eta orografiak zailtzen dituzte “pertsonen arteko harremanak eta gizarte-harremanak eta erkidegoko jardueretan parte hartzea, eta faktore horiek landa-inguruetan biztanleen zaurgarritasuna handitzen dute, batez ere adinekoen eta mendekotasuna duten pertsonen kasuan”.

“Programaren helburu nagusia Prebentzioa da; inguru hauetan bizi diren adinekoak eta mendekoak jotzen dituzten isolatze eta bakardade arriskuak prebenitzea”, azpimarratu du kontseilariak. Aurkezpenean, kontseilariak alboan izan ditu Marta Álvarez Gizarte Gaien zuzendari nagusia, Esquisábel Suescun Zangozako alkatea, eta Mauro Gogorcena Irunberriko alkatea. Era berean, ekitaldi horretan Jesús Esparza eta María del Carmen Iriguíbel Kaseda eta Galipentzuko alkateak eta Beltrán Ibarra eta Tere Redín Xabier eta Urraulgoitiko zinegotziak egon dira.

‘Te apostamoss’ programaren planteamenduaren arabera, programak 16 zerbitzu mota eskainiko ditu guztira, inguru bakoitzeko beharrizanen arabera, eta zerbitzu horiek apurka-apurka ezarriko dira.

Zerbitzuen Zorroa

Zehatz esanda, Zangoza ingururako (17 udalerri: Aibar, Kaseda, Eslaba, Ezporogi, Galipentzu, Leatxe, Lerga, Ledea, Irunberri, Xabier, Petilla Aragoi, Erromantzatua, Zare, Zangoza, Urraulgoiti, Urraulbeiti eta Esa), esperientzia pilotuan hasieran doako garraioa, podologia, trebakuntza-ikastaroak eta aisiazko jarduera osasungarriak ezarri dira. Departamentuak esperientzia pilotu honetarako tokiko erakundeen laguntza izango du (prentsaurrekoan horietako batzuetako ordezkariak egon dira) eta horretara bideratutako aurrekontua 140.000 eurokoa da.

Zerbitzuen Zorroan beste batzuk ere bildu dira, hala nola garbitegia eta janaria etxean bertan; laguntza teknikoak ematea eta akonpainamendua; liburutegi ibiltaria eta adinekoen etxeetan banatzeko hilabetekaria argitaratzea; familia laguntzaileak babestea; trebakuntza, aholkularitza eta elkarri laguntzeko taldeak familia zaintzaileei laguntzeko; zahartze aktiboa eta gizarte-konpromisoa sustatzea; gizarte elkarteak eta zentroak optimizatu eta indartzea; mendekotasuna prebenitzeko eta autonomia sustatzeko jardunak; kultura jarduerak eta teknologia berrietarako sarbidea: informatika ikastaroak eta nabigazioa internetetik; topaketak eta gizarte-dinamizazioa; belaunaldien arteko esperientziak; eta boluntariotza.

Nafarroako landa-inguruak dinamizatzeko proiektu hau, adinekoei eta mendeko pertsonei arreta osoa eskaintzen diena, Gizarte Zerbitzuen sistemaren bidez bideratuko da. Udalak eskaintzen dituen etxeko arreta-zerbitzuen osagarria izango da, pertsona horiek euren etxebizitzetan eta inguruan egoteari mesede egingo dio eta bizi-kalitatea hobetzen lagunduko du.

‘Te acercamoss’ programaren beste helburu zehatz batzuk hauek dira: zerbitzuen multzo dibertsifikatua handitzea eta inguru bakartuetara eramatea; gizarteko parte-hartzea sustatzea; erabiltzaileen gizarte-konpromisoa bultzatzea gizarteari haien esperientziak eta ezagutzak emanez; eta gizartearen konpromisoa garatzea gizarte-boluntariotza sustatzearen bidez.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
'Te acercamoss' diptikoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa