(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxebizitza Kontrolatu eta Ikuskatzeko I. Planak 2009rako ezarritako helburua bete du asteartea, 2010.eko apirilak 27

Etxebizitza babestuaren erabilera kontrolatzeko 200 ikuskaritza planteatu ziren eta 282 egin ziren, eta horrela, ezarritako helburua gainditu zen


Transcripción textual del video

Amelia Salanueva Murguialday Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak prentsaurrekoan aurkeztu ditu 2009-2010 Etxebizitza Kontrolatu eta Ikuskatzeko I. Planaren datuak. Kontseilariak esan duenez, "Nafarroan egin den mota honetako lehenengo plana da, baina horrek ez du esan nahi ikuskaritza arloko jardunak egin ez direnik, modu bakartuan egin badira ere". Plan honek legea betetzea bermatzen du herritarren mesederako; herritarrei kalitatezko etxebizitza bermatzen zaie, epeen barruan, eta etxebizitza babestuen esleipendunek eskatutako betekizunak betetzen dituztela egiaztatzen zaie.

Salanuevak adierazi duenez, ikuskaritza-eginkizun honen helburua bikoitza da, batetik "justizia, legeak ezarritakoa betetzea, eta bestetik, herritarrek etxebizitza eskuratzeari lotuta legean ezarrita dagoenari iruzur egin nahi diotenei adibidea ematea". Plan honen jarduerek oinarrizko lau ardatz dituzte: etxebizitzak sustatu eta eraikitzea; esleitzea; eskualdatzea eta lagatzea; eta etxebizitzaren jomuga eta erabilera.

Amelia Salanueva Murguialday Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak prentsaurrekoan aurkeztu ditu 2009-2010 Etxebizitza Kontrolatu eta Ikuskatzeko I. Planaren datuak. Kontseilariak esan duenez, “Nafarroan egin den mota honetako lehenengo plana da, baina horrek ez du esan nahi ikuskaritza arloko jardunak egin ez direnik, modu bakartuan egin badira ere”. Plan honek legea betetzea bermatzen du herritarren mesederako; herritarrei kalitatezko etxebizitza bermatzen zaie, epeen barruan, eta etxebizitza babestuen esleipendunek eskatutako betekizunak betetzen dituztela egiaztatzen zaie.

Salanuevak adierazi duenez, ikuskaritza-eginkizun honen helburua bikoitza da, batetik “justizia, legeak ezarritakoa betetzea, eta bestetik, herritarrek etxebizitza eskuratzeari lotuta legean ezarrita dagoenari iruzur egin nahi diotenei adibidea ematea”. Plan honen jarduerek oinarrizko lau ardatz dituzte: etxebizitzak sustatu eta eraikitzea; esleitzea; eskualdatzea eta lagatzea; eta etxebizitzaren jomuga eta erabilera.

Azken jarduera horri lotuta, hurrengo hau egiten da: etxebizitza babestuaren erabilera kontrolatzea, etxebizitza ohiko eta iraunkorra izan dadin. 2009an 1.001 titularri uraren, gasaren eta elektrizitatearen kontsumoari buruzko datuak eskatu zitzaizkien (411 Iruñean, 354 Sarrigurenen, 105 Artikan, 81 Uharten, 19 Cascanten, 12 Zizur Nagusian, 10 Cortesen, 7 Noainen, 1 Ollokin eta 1 San Adriánen). 1.001 etxebizitza horietatik 431 BOE ziren (babes ofizialeko etxebizitzak), 459 PTE (prezio tasatuko etxebizitzak) eta 111 Araubide Berezikoak. Era berean, zaharberritze babestua eskatu duten 448 jaberi ere kontsumoak eskatu zitzaizkien, kasu honetan landa-inguruan. Duela bost urte 200 jardun inguru besterik ez ziren egiten etxebizitzaren ohiko erabilera egiaztatzeko.

Kontsumo horiek aurkezten ez dituztenei Foruzaingoaren bidez ikuskaritza egiten zaie. Ildo horretatik, 2009an, agenteek 282 ikuskaritza egin zituzten (hasieran ezarritakoak baino 82 gehiago) 2008an zehapena jaso zuten etxebizitzetan eta kontsumo-datuak eman ez zituztenetan. Guztira, ehun pertsonari espedientea ireki zitzaien, baina azkenean 57k izan zuten zehapena; izan ere, erdiek baino gehiagok etxebizitzan bizi zirela justifikatu zuten. Zehapena larria denean (urtebete etxebizitzan bizi gabe) zehapena 4.500 eurokoa eta hirugarren abisuan desjabetzea da; alderdi hori etxebizitza lege berriarekin aldatuko da. Salanuevak adierazi duenez, ostegun honetan onestea aurreikusi da, eta horretan zehapena indartu da; horren arabera, etxebizitza ohiko bizileku moduan urtebete baino gehiago erabiltzen ez dutenak desjabetzeko aukera egongo da.

Salanueva kontseilariak aurreratu duenez, 2010ean “Foruzaingoak aurten egingo dituen 400 bisita inguruen ehuneko handia egin du”.
 
Beste jarduera-ardatz batzuk 

Etxebizitza Kontrolatu eta Ikuskatzeko 2009-2010 Planaren barruan, beste hiru jarduera-ardatz ezarri dira: sustapena eta eraikuntza; esleipena; eta BOE eskualdatu eta lagatzea.

Eraikuntzako oinarrizko araudia betetzearen kontrolari dagokionez, 2009an ezarritakoaren %100 bete zen. Horretarako, etxebizitza babestuan proiektu-fasean zeuden 1.448 eta eraikitako 2.875 kontrolatu ziren, hau da, guztiak, eta etxebizitza libreen %60. Modu horretan, planaren helburua lortu zen, hots Iruñerrian hamar etxebizitzatik gora dituzten eraikin guztiak gutxienez kontrolatzea. Zaharberritze babestuari dagokionez, kalifikazio hori 5.502 etxebizitzarako eskatu zen, eta guzti-guztiak kontrolatu ziren. Ildo horretatik, Amelia Salanuevak azpimarratu duenez, “Nafarroako Gobernuaren laguntzei esker, zaharberritzeen kopurua laurekin biderkatu zen 2008. urtearekin alderatuta”. 2010ean 612 etxebizitza behin-behineko kalifikazioarekin eta 513 behin betiko kalifikazioarekin kontrolatu dira. Eta zaharberritzeei dagokienez, 4.300 etxebizitza baino gehiago ikuskatu dira, proiektuak hasita dituztenak eta amaituta dituztenak batuta.

Etxebizitza babestua esleitzearen kontrolari dagokionez, planaren bidez etxebizitza guztiak aurretik deialdi publikoa eginda esleitzea bermatu nahi da, baremoa aplikatu ondoren, eta esleipendunek eskatutako betekizunak bete behar dituzte. Hori dela eta, 2009an sinatutako 2.262 salerosketa kontratu aztertu ziren, eta horietatik 94 ukatu egin ziren (batez ere betekizunak betetzen ez zituztelako edo beste etxebizitza bat zutelako) eta 25 ez ziren onartu (gehienbat sustatzaileak aurkeztutako kontratua legezkoa ez zelako). Jarduera horiek hurrengo hauei esker izan ziren posible: Ogasunarekin datuak trukatzea, Lurralde Aberastasun zerbitzuko datuetara sarbide zuzena izatea eta beste neurri batzuk, hala nola lankidetza hitzarmena Jabetza Erregistratzaileekin. Aurten, Salanuevak aurreratu duenez, “etxebizitza babestuaren 500 salerosketa kontratu ikuskatu dira”.

Amaitzeko, Salanueva kontseilariak etxebizitza babestuaren eskualdaketa eta lagapena kontrolatzeko datuak eman ditu. Modu horretan bermatu nahi da hartzaileak betekizunak betetzen dituzten pertsonak izatea eta hobaririk eta gainpreziorik ez egotea. 2009an 279 eskualdaketa komunikatu ziren, 131 kasutan lehentasunez erosteko eskubidea eta atzera eskuratzeko eskubidea egikaritu zen, eta 8 baimen ukatu ziren erosleak betekizunak ez betetzeagatik, ezarritako sarrerak gainditzen zituelako edo beste etxebizitza baten titular moduan agertzen zelako. 2010ean 52 eskualdaketa ikuskatu dira, eta 11 kasutan lehentasunez erosteko eskubidea aplikatu da eta bat ukatu da. 

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa