(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eduardo Salcedo Puyok irabazi du Nafarroan “Zer da errege bat zuretzat?” eskola lehiaketa asteartea, 2010.eko apirilak 27

Foru erkidegoaren ordezkari izango da Juan Carlos erregeak lehiaketako irabazleei Zarzuela Jauregian eskainiko dien entzunaldian


Catalan kontseilaria lehiaketako finalistekin

"Zer da errege bat zuretzat?” lehiaketako sariak emateko ekitaldian Catalan kontseilaria izan da buru. ( irudia handitu )

Eduardo Salcedo Puyok, Barañaingo Santa Luisa de Marillac ikastetxeko Lehen Hezkuntza seigarren mailako ikasleak, irabazi du “Zer da errega bat zuretzat?” eskola lehiaketa Nafarroan. Lehiaketa hori Espainiako Fundazio Instituzionalak (gaztelaniaz FIES) antolatzen du eta Orange Fundazioak babesten du. Salcedo foru erkidegoaren ordezkari izango da berorren maiestate Juan Carlos erregeak lehiaketako irabazleei Zarzuela Jauregian eskainiko dien entzunaldian; entzunaldira lanak koordinatu dituzten irakasleekin batera joango dira ikasleak.

Lehiaketako 29. edizioan Nafarroako 25 ikastetxetako 215 ikaslek parte hartu dute. Aukeratutako 35 finalistak sariak entregatzeko ekitaldian izan dira gaur goizean, Hezkuntza Departamentuaren areto nagusian, irakasleekin batera. Ekitaldiko burua Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, izan da. Esku hartu dute, baita ere, Andres Merino Thomas FIESeko Patronatuko idazkariak eta Ohinarri Matabuenak, Orangeko ordezkari gisa.

Lehen saria, esan bezala, Salcedok irabazi du, “Fiel a la roja” lanagatik. Irudien eta hitzen bitartez, futbol partida bat irudikatu du. Partida horretan, alde batetik daude berorren maiestate Juan Carlos erregea, aitzindari gisa, eta, besteak beste, konstituzioa, estatuburua eta justizia; eta beste aldetik, "Adversario Futbol Club" taldean, langabezia, terrorismoa, e.a. 

Catalan kontseilaria Nafarroako irabazlearekin.

Eduardo Salcedo Puyok irabazi du Nafarroan “Zer da errege bat zuretzat?” eskola lehiaketa ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuaren klaustro gainean erakusketa bat egingo dute aste honetan, foru erkidegoko irabazleak eta finalistek egindako lanekin. Erakusketa ostiralera arte (hilak 30) egongo da ikusgai, 9.00etatik 14.00etara. 

“Zer da errege bat zuretzat?” lehiaketan estatuko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila bitarteko ikasleek, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek eta Heziketa Bereziko 18 urte arteko ikasleek parte har dezakete. Partaideek erregearen irudiari edo Espainiako koroaren zereginari buruzko lanak aurkeztu dituzte. Bakarkako lan horiek eskulanak izanez gero (eskulturak, horma irudiak, marrazkiak, e.a.), idazki bat gehitu behar zaie, edukia zertan den azaltzeko. Finalistak eta irabazlea FIESeko kideek osatutako epaimahai batek aukeratu ditu. Lehiaketa ibiltaria da, autonomia erkidego guztietan egiten baitute gaur Nafarroan egin denaren antzeko ekitaldia.

Laugarren urtez, partaideek multimedia formatuetan ere aurkeztu ahal izan dituzte lanak: bideoak, web orrien diseinuak eta artelan digitalak, besteak beste. Epaimahaiak modalitate horretako lan onenak ere aukeratu ditu; lan horiek Orange Fundazioaren web orrian argitaratuko dituzte eta erakusketa birtuala egingo dute. Maiatzaren 17an, Interneten egunean, bozketa egingo dute eta zibernautek hiru finalista aukeratuko dituzte. Aukeratutako horien artean epaimahaiak bat hautatuko du eta modalitate horretako irabazle izendatuko du; ikasle hori ere erregearen entzunaldira joango da.  

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa