(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmena luzatu dute, 2010. urterako asteazkena, 2010.eko apirilak 28

Nafarroako Gobernuak 149.000 euro jarriko ditu Euskaltzaindiak euskararen inguruan foru erkidegoan egiten dituen jarduerak finantzatzeko


Hitzarmena sinatu dute

Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmena luzatu dute, 2010. urterako ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak elkarrekin sinatutako hitzarmena luzatu dute, 2010. urterako Idazkia gaur goizean sinatu dute, Nafarroako Jauregian, Euskarabideko zuzendari Xabier Azanza Arbizuk eta Andres Urrutia Badiola euskaltzainburuak.

Hitzarmenaren arabera, Nafarroako Gobernuak 149.000 euro jarriko ditu aurten Euskaltzaindiak euskararen inguruan foru erkidegoan egiten dituen jarduerak finantzatzeko, zehazki, urteko lan egitarauko jarduera espezifikoak eta erakundearen jarduera orokorrak. Hona hemen azken urteetan egindako lanak: 

- Mendaur bilduma sortzea. Orain zortzigarren liburukia lantzen ari dira. 

- Nafarroako ahots materiala eskuratzea, euskalkien atlasean jartzeko.

- Euskalkien atlaseko programa informatikoa egokitzea, eguneratzeko. Proiektu horretako lehen bi aleak apirilaren 30ean aurkeztuko dituzte, ostiralarekin.

- Euskara aztertzeko jardunaldiak egitea. Azkena martxoaren 4an egin zuten eta euskarazko terminologia juridiko administratiboaz aritu ziren.

- Euskararen corpus onomastikoa lantzea.

- Gai berezien gainean eskatutako txostenak egitea.

- Nafarroako euskarari buruzko material grafikoak katalogatzea, eskuratzea eta ikertzea. Adibidez, Jose Maria Satrustegik utzitako funtsak katalogatu dituzte eta Principe de Viana aldizkariko dokumentu funtsak digitalizatu dituzte. 

Hitzarmena betetzen dela bermatzeko, koordinazio eta gestio organoak sortuko dituzte, esaterako, segimendu batzordea eta lan batzorde teknikoa. Batzorde horietan Euskarabideko eta Euskaltzaindiko ordezkariek egingo dute lan.

Nafarroako Gobernua Euskaltzaindiarekin elkarlanean aritzen da sortu zenetik, 1919. urtetik, Foru Aldundia izan baitzen sortzaileetako bat. Gainera, 2002. urtetik, bi aldeko hitzarmenak egiten dituzte, Euskaltzaindiak euskararen inguruan Nafarroan egiteko jarduerak zehazte aldera. Jarduera horiek Euskaltzaindiak Nafarroan egin dituen lanen jarraipena da. Orain arte, esaterako, corpus onomastikoa egin dute, foru legeak atera dituzte, Nafarroako euskalkien ikerketen egoera aztertu dute eta liburuak argitaratu dituzte. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa