Ikusi egun honetako albiste gehiago
Erroko eta Mezkirizko tunelak UPS izendatzeko izapideak hasi dira
osteguna, 2010.eko apirilak 29
Bi proiektuak Pirinioetako Plan Estrategikora, inguruko eskaera nagusi moduan, eta Nafarroa 2012 Planera bilduta daude
Erroko eta Mezkirizko tunelak UPS izendatzeko izapideak hasi dira (Erro herriaren ikuspegia).
(
irudia handitu
)
Lurraldea Antolatzeko Batzordeak, Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilaria buru dela, N-135 Iruña-Frantzia errepidean Luzaidetik dauden Erroko eta Mezkirizko tunelak Udalez gaindiko Proiektu Sektorial izendatzeko izapideak abiatu ditu. Joan den asteartean, apirilak 27, egindako batzarrean, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatzen dituen bi tunel horietako UPSren izapidetza abiatzearen aldeko lehenengo txostena eman zen.
Bi proiektuak Pirinioetako Plan Estrategikora bilduta daude, inguruko eskaera nagusi moduan, baita Nafarroa 2012 Planera ere, lehentasunezko jardun moduan. Bi tunelak eraikitzea Erro eta Aezkoa ibarrekin eta Luzaide, Orreaga eta Auritz udalerriekin komunikazioa hobetzeko planteatu da, baita Frantziarekin lotzeko ere.
UPSak jendaurreko erakusketaren bidez izapidetuko dira eta alternatiba desberdinak dituzte. Alternatiba horiek alderdi funtzional, ekonomiko eta ingurumenekoei lotuta baloratuko dira, trazadurarik egokiena hautatzeko, hori onetsi eta gauzatuko baita azkenean.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Mezkirizko tunelaren proposamenak N135 errepidean.ppt
- Erroko tunelaren proposamenak N135 errepidean.ppt