(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte boluntarioen programetarako diru-laguntza deialdia onartu dute osteguna, 2010.eko apirilak 29

Guztira 225.000 euro emango dizkiete irabazi asmorik gabeko zerbitzu elkarte eta erakundeei


Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, gizarte boluntarioen arloko programak dauzkaten gizarte zerbitzuetako erakundeentzako 2010erako diru-laguntza deialdia onartu du eta, horretarako, 225.000 euroko gastua egitea baimendu du.

Deialdiko diru-laguntzak dira irabazi asmorik ez duten eta egoitza Nafarroan daukaten gizarte zerbitzuetako erakundeentzat, betiere gizarte boluntarioen alorreko programak badauzkate. 

Deialdian bi modalitate jarri dituzte. Modalitate bat da mendekotasunak dituzten pertsonentzako boluntario programak dituzten erakundeentzat; programa horien helburuak izan behar dute, betiere, autonomia sustatzea eta bizi kalitatea bermatzea. Modalitate horretan 125.000 euro banatuko dituzte.

Eta beste modalitatea dagokie gainerako boluntario lanak egiten dituzten erakundeei. Modalitate horretan sartzen dira gizarte premiak (batik bat kolektibo behartsuenenak) asetzea helburu duten erakundeak. Modalitate horretan 100.000 euro banatuko dituzte. 

Eskatzaileak bat edo beste aukeratu dezake, programak zer kolektiborentzako direnaren arabera. Bi modalitateak bateraezinak direnez, erakundeek modalitate bakar baterako diru-laguntza jaso dezakete.

Erakundeek, diru-laguntzak jasotzeko, eskaria aurkeztu behar dute; eskari orria eskuratu dezakete Nafarroako Mendekotasunaren Agentziaren bulego nagusietan (Gonzalez Tablas, 7) edo erakunde horren web orrian. Erakundeek 20 egun natural izango dituzte eskariak aurkezteko, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunetik kontatzen hasita; eskariak, betiere, erakundeen legezko ordezkariak sinatu behar ditu. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa