(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Goi mailako musika ikasketak hasteko probak ekainaren 10etik 15era egingo dituzte osteguna, 2010.eko apirilak 29

Azterketa gainditzen duten ikasleek 2010-2011 ikasturtean bakarrik egin dezakete matrikula


Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan goi mailako musika ikasketak hasteko probak ekainaren 10etik 15era egingo dituzte, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (50. zenbakia, 2010eko apirilak 23) argitaratutako ebazpenaren arabera. Azterketa gaindituz gero, ikasleak 2010-2011 ikasturtean bakarrik matrikulatu daitezke.

Probak egiteko izena emateko epea maiatzaren 10ean hasi 18an amaituko da (biak barne). Hautagaiek eskaria eta behar den dokumentazioa aurkeztu behar dituzte Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan (Agoitz kalea z/g, Iruña); azterketak ere han egingo dira. 

Goi mailako musika ikasketak egiteko ezinbestekoa da Batxilergo titulua edukitzea edo 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatean sartzeko proba gainditzea. Hala ere, baldintza akademiko horiek betetzen ez dituen 19 urtetik gorako jendeak heldutasun proben bitartez sar daiteke kontserbatorioan.

Hona hemen azterketei dagozkien espezialitateak: konposizioa, musikologia, pedagogia eta interpretazioa (akordeoia, arpa, jazz baxu elektrikoa, jazz bateria, kantua, jazz kantua, klarinetea, klabea, kontrabaxua, jazz kontrabaxua, fagota, txirula eztia, zeharkako txirula, gitarra, jazz gitarra elektrikoa, oboea, organoa, perkusioa, pianoa, jazz pianoa, saxofoia, jazz saxofoia, tronboia, jazz tronboia, tronpa, tronpeta, jazz tronpeta, tuba, txistua, biola, biolina eta biolontxeloa.

Proba gainditzen dutenei, musika titulua profesionala badute, azken puntuazioari azterketan lortutako nota gehituko zaio, baita balioespen gehigarri bat ere, espediente akademikoko batez besteko notaren arabera (gutxienez 0,5 puntu eta gehienez 1,25).
Behin balioespena gehituta, espezialitateko eta, hala badagokio, instrumentuko zerrenda bakarra egingo da, puntuazio gehien lortu duenetik gutxien lortu duenera ordenatuta. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ikasleak hartuko dituzte zerrendan goitik behera, espezialitate bakoitzean.

Lekurik geratzen bada bakarrik hartuko dituzte gainerako zentroetan azterketa gainditu duten ikasleak. Edozein modutan, Kontserbatorioan azterketa egin dezakete, jakiteko hautagai horiek gaitasun eta trebezia nahikoa dauzkaten aukeratu duten espezialitateko ikasketak aprobetxatzeko. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa