(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Larunbat honetan hasiko da izokinak arrantzatzeko aldia osteguna, 2010.eko apirilak 29

Denboraldia noiz hasi eta bukatu isurialde kantauriarreko ibaien ardura duten erkidegoek adostu dute eta aurten iaz baino beranduago hasiko da


Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak jakinarazi du larunbat honetan, hilak 1, hasiko dela isurialde kantauriarreko ibaietan, besteak beste Bidasoaren arroan, izokinak arrantzatzeko denboraldia. Arrantza egiteko baldintzak aipatu departamentuko kontseilari Begoña Sanzberro Iturririak otsailaren 1ean sinatutako foru agindu batean daude jasota.

Aurten, denboraldia noiz hasi isurialde kantauriarreko ibaien ardura duten administrazioek adostu dute, eta iaz baino beranduago hasiko da (iaz hilabete lehenago eman zitzaion hasiera). Denboraldia amaituko da uztailaren 18an edo 20 ale arrantzatzen dituztenean. 

Aipatu foru aginduaren arabera, arrantzarako eremuak hartzen ditu Doneztebeko San Tiburtzio presatik Nafarroaren mugara arteko lurrak eta zati horretan ura Bidasoara isurtzen duten erreten guztiak. 


Egun baliodunak denak izango dira, salbu jaiegun ez diren astearteak. Ordutegiari dagokionez, maiatzean arrantzatu ahal izango da goizeko 6.30etik gaueko 22.00ak arte eta ekainean eta uztailean 6.30etik 22.30era arte. Arrantzaleak gehienez 20 minutuan egon daitezke arrantza, besteren bat zain badago. Arrantzaleek kanabera bakarra eta legezko amuzki eta txanku guztiak erabil ditzakete. Amuzki naturalak ezin dira erabili maiatzeko azken larunbata arte (egun hori, maiatzak 29, barne). 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa