Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroak 2010eko lehen hiruhilekoa 37.800 langabeturekin amaitu du
ostirala, 2010.eko apirilak 30
Langabezia tasa, %12,32, Espainiako bigarren txikiena da, Euskal Autonomia Erkidegoaren atzetik
Transcripción textual del video
Nafarroan 37.800 langabetu zeuden martxoaren 31n, urteko lehenengo hiruhilekoan 5.600 pertsona gehiago lanik gabe geratu dira eta. Langabeziak gora egin zuen autonomia-erkidego guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoan izan ezik. Nafarroako langabezia-tasa %12,32 da, Espainiako bigarren txikiena, Euskal Autonomia Erkidegoaren atzetik (%10,91) eta nazioko batez bestekoa baino zazpi puntu gutxiago, naziokoa %20 baita.
Nafarroan 6.200 gizonezko gehiago daude langabezian, eta 600 emakumezko gutxiago. Hiruhileko honetan, Nafarroako langabetu berriaren profila hau da: gizonezkoa, bitarteko adinekoa, atzerritarra eta eraikuntza-sektoreko edo zerbitzuetako langilea. Urteko lehen hiruhilekoaren amaieran, Nafarroako langabetu guztien artean 23.000 gizonezkoak dira, eta 14.800 emakumezkoak. Egoera hau langabezia-tasetan islatzen da: %13,40 gizonezkoak dira (Espainiako laugarren tasarik txikiena, nazioko batez bestekoa %19,6 dela), eta %10,95 emakumezkoak dira, Espainiako tasarik txikiena, nazioko batez bestekoa %20,16 dela. Nafarroak Espainiako langabezia-tasarik txikiena du gazteen artean, %27,5, eta nazioko batez bestekoa %41 da. Madrilekin batera, Espainiako enplegu-tasarik handiena du, %65.

Lan-merkatuaren bilakaera sektoreen arabera aztertuz gero, industrian 500 pertsonak lortu zuten lana, eta gainerakoetan langabeziak gora egin zuen, hau da, nekazaritzan 700 pertsonak galdu zuten lana, 1.200 pertsonak eraikuntzan eta 2.200 zerbitzuetan.
BAIko datuen arabera, Nafarroan behin-behinekotasunak behera egin du. Tasa orokorra %23,3 da, eta aurreko hiruhilekoan %24,4 izan zen. Gizonezkoen artean, behin-behinekotasuna 19,8 da, eta emakumezkoen artean, %24.
José María Roig Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariaren esanetan, datuak negatiboak eta altuegiak dira. Urteko lehen hiruhilekoak, egoera ekonomikoa gorabehera, Nafarroako lan-merkatuan emaitza kaltegarriak eskaini ohi ditu. 2010eko lehen hiruhilekoko datuak aztertuz gero, urtarrilaren portaera txarra azpimarratu behar da; hilabete horretan Gizarte Segurantzako afiliazioek behera egin zuten nabarmen.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa
- BAI 2010eko lehen hiruhilekoa