(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbidean farmazia gastuaren indizeak hobera egin du nabarmen, baita absentismoak ere, pixka bat ostirala, 2010.eko apirilak 30

Langileen arloko gastua %2,6 igo da urtarrila eta apirila artean, hasierako aurrekontuarekin alderatuta

Transcripción textual del video

Osasun Departamentuak farmazia prestazioen gastuak kontrolatze aldera aurrera eraman dituen ekimenak emaitza oso onak ematen ari dira. Gaur goizean Lehen Mailako Arretako zuzendariak, Cristina Ibarrolak, prentsaurrekoa eman du eta azaldu du 2003. urtera arte arlo horretako gastua urtetik urtera %12 igotzen zela. 2004tik 2008ra, berriz, urtero %6 jaitsi zen. 2008tik aurrera, Osasun Departamentuko ekimenei esker (profesionalak sentsibilizatzea, botika generiko gehiago merkaturatzea, errezeta elektronikoak egitea, e.a.), hazkundeak behera egin zuen: 2009an %4,11 eta 2010eko lehen hiruhilekoan %0,78 (iazko denboraldi berekoarekin alderatuta) Emaitza hori, estatuko batezbestekoarekin alderatuta, oso ona da; estatuan, izan ere, aurten farmazia gastua %3,66 igo da (iazko denboraldi berarekin alderatuta). Urtarriletik martxora, Nafarroa hirugarren dago farmazia gastua gutxien igo duten erkidegoen zerrendan.

Datu horiekin zerikusi handia du botika generikoen erabilerak. Adierazleen arabera, gero eta gehiago erabiltzen dira. Nafarroan, 2000. urtean, kontsumitutako botika guztien %3,04 besterik ez zen generikoa eta 2010ean, berriz, %19,5. Zuzendari nagusiak gogoratu duen moduan, botika generikoen printzipio aktiboen osaera gainerakoen berbera da bai kualitatiboki, bai kuantitatiboki. Gainera, berdin-berdin kontrolatzen dira eta agentziek onartzen dituzte, bakarrik, erreferentziako botiken biobaliokidetasun berberak dituztenean.

Absentismoa eta ordainsari gastua Osasunbidean

Azken urteetan absentismoak behera egin du pixka bat: 2007an 5,91koa zen, 2008an 5,57koa eta 2009an 5,27koa. Hori, Osasunbideko giza baliabideen arduradunak, Jose Maria Ayerrak, esan duenaren arabera. Ayerrak aipatu du maila egokiak %4 eta %6 bitartekoak direla. Absentismoaren %90 ohiko gaixotasunek eragiten dute. 

Osasunbideko langileek bajak hartzen dituzte, batik bat, giarreetako eta hezurretako gaixotasunengatik, biriketako eta arnasketako gaixotasunengatik, estresagatik eta eragin psikosoziala duten beste gaixotasun batzuengatik.

Langileen gastuaren bilakaerari dagokionez eta ordainsariei bakarrik begiratuta, 2010eko urtarriletik apirilerako gastua 121.612.576 eurokoa da. Zenbateko hori 2009an denboraldi berean gastatutakoa baino %0,04 txikiagoa da, baina 2010eko aurrekontuan lau hilabete horietarako ezarritakoa baino %2,6 handiagoa.

Datu horiek, gero, Lurralde arteko Osasun Kontseiluaren neurrien segimendua egiteko foru mahaiaren bileran aurkeztu dituzte; bilera eguerdiko 12.00etan egin dute. Lan talde hori osatu zuten Kontseiluak martxoaren 18an Madrilen egindako bileraren ondoren. Bilera Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioak deitu zuen, bizi dugun krisi garaian osasun sistemari nola eutsi aztertzeko; bilera hartara autonomia erkidego guztietako ordezkariak bertaratu ziren. Mahai horren helburua da, beraz, gaur egungo osasun ereduari eusteko neurriak aztertzea, eztabaidatzea eta proposamenak egitea; lehenbizikoz martxoaren 31n bildu ziren.

Alde horretatik, Kutz kontseilariak esan du aurreneko datu horiek osasun arloko gastuaren behatokira helaraziko dituztela. Adierazi du, halaber, Departamentuak bieran proposatuko duela datu bilketa homologatzeko proposamena bidaltzea Madrilera, osasun zerbitzuetako absentismoa aztertzea aldera. Izan ere, oso garrantzitsua da autonomia erkidego guztiek datuak biltzeko protokolo berbera erabiltzea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
INFORME DEL GASTO PRESTACIONES FARMACÉUTICAS.ppt
Absentismo y gastospersonal.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa