(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Lizarrako epaitegi berrien egoitza inauguratu du ostirala, 2010.eko apirilak 30

Maiatzaren 7an, ostirala, lekualdaketa egingo da, eta maiatzaren 10ean, astelehena, jarduera hiriko Justizia Jauregi berrian hasiko da


Sanz presidentea, Parlamentuko presidentea, NANeko presidentea eta Caballero eta Salanueva kontseilariak.

Sanz Lehendakariak Lizarrako epaitegi berrien egoitza inauguratu du. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak Lizarrako epaitegien egoitza berria inauguratu du gaur. Maiatzaren 10etik aurrera epaitegiak Nafarroako Gobernuak La Gallarda kalean egindako eraikinean kokatuta egongo dira. Eraikin berean Foruzaingoaren egoitza eta Abokatuen Elkargoa ere egongo dira. Epaitegiek 1.804 metro koadro izango dituzte aurrerantzean, eta orain arte 496 baino ez zituzten San Martin plazako jauregian, hirigunean bertan.

Inaugurazio-ekitaldian hurrengo hauek ere egon dira: Elena Torres Miranda Nafarroako Parlamentuko presidentea; Javier Caballero Martínez lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria; Juan Manuel Fernández Martínez Nafarroako Justizia Auzitegiko presidentea; eta Begoña Ganuza Bernaola hiriko alkatea, beste agintari batzuekin batera.

Lizarrako Justizia Jauregiko lanak, 4.533 metro koadroko azalera erabilgarri osoarekin, 2008ko uztailean hasi ziren. 6.690.679,80 euroko inbertsioa egin behar izan da BEZ barne hartuta, eta ingurua urbanizatu da, gutxi gorabehera 800.000 euroko gastuarekin.

Sanz Lehendakaria pozik agertu da lortutako emaitzarekin eta jardun hau 1999an eraikinak hobetzeko eta bitartekoak hornitzeko abiatutako prozesuaren barruan sartu du, Nafarroak Justizia Administrazioaren eskumenak bereganatu ostean, Justizia “duintasun handiagoarekin” egitea xede izanda. Ildo horretatik, Lehendakariak gogorarazi du Agoitz eta Tafallako epaitegien egoitza berriak inauguratu direla; Tuterakoa lizitazio-fasean dagoela; eta Iruñeko Justizia Jauregiari bi solairu gehituko dizkiotela. Horrez gain, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuaren eraikina zaharberritu da eta Iruñeko Erregistro Zibilerako bulego berriak prestatu dira. NANeko presidenteak ahalegina eskertu du. Bere esanetan, jardun hauek “eginbehar hutsaren” emaitza izan beharrean, “uste sendoei” lotuta daude, eta azpiegitura hauei esker organo judizialei “eraginkortasunez lan egiten” laguntzen zaiela azpimarratu du. 


Lizarrako Justizia Jauregi berria

Lizarrako epaitegiak, La Gallarda kaleko egoitza berrian. ( irudia handitu )

226.184,13 euro ekipamenduetan

Jauregi honetan egoitza judizialerako erreserbatutako azalera honela banatuta dago: sotoa, behe solairua eta lehen solairua. Azken hori arlo judizialerako soilik erreserbatuta egongo da; lehenengoan Foruzaingoaren egoitza (laster inauguratuko da) eta Abokatuen Elkargoa ere egongo dira. Epaitegietako ekipamendurako (mahaiak, aulkiak, armairuak, sarbideen kontrola eta hornidura informatikoak) 226.184,13 euro jarri behar izan dira.

Zehatz esanda, behe solairuan kanpoko jendearen joan-etorri gehien eskatzen duten jarduerak pilatzen dira: sarbideen kontrolerako gunea eta segurtasun-zerbitzuak, Erregistro Zibila, bi ikustaldi areto, auzitegiko klinika eta komunak.

Lehenengo solairuan gaur egun jardunean dauden lehen auzialdiko eta instrukzioko bi epaitegi daude, eta etorkizunean zabalkuntzak egin ahal izateko espazioa du. Epaileen, fiskalen, idazkarien bulegoak eta bulego judizialak hemen daude. Era berean, askotariko erabilerako gelak, bilera gelak, prokuradoreen gelak eta abokatuen togen gelak jartzeko espazioa aurreikusi da, baita langileentzako komunak ere. Artxiboa sotoan egongo da. Lekualdaketa osoa maiatzaren 7an, ostirala, egingo da, eta beraz, maiatzaren 10ean, astelehena, jarduera osoa abian jarriko da berriro egoitza berrian.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa