(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilaria Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentroan izan da, berritu egin baitute ostirala, 2010.eko apirilak 30

Zentroa birmoldatzeko, Nafarroako Gobernuak eta La Caixak 250.000 euro inbertitu dituzte, guztira


Sanzberro kontseilaria zentroan.

La consejera Sanzberro visita el renovado Centro de Interpretación de la Naturaleza de Roncal ( irudia handitu )

Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentroan izan da gaur goizean. Harekin batera joan dira, batetik, La Caixaren Aragoi, Nafarroa eta Errioxako ordezkari nagusia; eta bestetik, Patxi Celaya, zentroko zuzendaria.

NIZa berritzeko 250.000 euro inbertitu dituzte: Nafarroako Gobernuak 150.000 eta La Caixak 100.000. Hori, Foru Gobernuak eta La Caixako Gizarte Ekintzak sinatutako hitzarmenari jarraiki. Hitzarmen horren arabera, urtero 1,2 milioi euro inbertituko dituzte, hiru urtean. Helburuak dira, batetik, foru erkidegoko ingurumena zaintzea; eta bestetik, gizarteak baztertzeko zorian dagoen jendea lan munduan sartzea.

Aurreko NIZa 1995ean inauguratu zuten eta zaharkituta zegoen: bisitari kopuruak asko egin du gora eta teknologiak aurrera egin du. Birmoldaketan, zeuden edukiak eguneratu eta berriak sartzeaz gain, mugimendu edo zentzumen minusbaliotasunak dituen jendearentzako irisgarritasun estandarrak bete dituzte eta energia eraginkortasunerako irizpideak kontuan hartu dituzte. 


Sanzberro kontseilaria eta La Caixako arduraduna, zentroan.

Nafarroako Gobernuak eta La Caixak 250.000 euro inbertitu dituzte Erronkariko Interpretazio Zentroan. ( irudia handitu )

Era horretan, erakusketa ohol hutsen ordez proiektagailuak eta plasma pantailak jarri dituzte; zentroan, beraz, ikus-entzunezkoak dira orain nagusi. Gainera, edukiak bisitarien ezaugarriei egokitzeko aukera dago, irizpide hauen arabera: adina, hizkuntza, urtaroa, interes bereziak eta behar espezifikoak (adibidez, entzumen eta ikusmen minusbaliotasunak). Irizpide horiek bisitariek zehaztu behar dituzte erakusketara sartzerakoan, txartel batean. Txartel hori gero moduluetan sartzen da eta moduluak aktibatzen dira bisitariak daudenean bakarrik (era horretan energia aurrezten da). 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa