(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lurralde Antolamenduaren Nazioarteko 6. Biltzarra Iruñean egingo dute astelehena, 2010.eko maiatzak 3

Salanueva kontseilariak eta FUNDICOT elkarteko buruak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute


Transcripción textual del video

La consejera Salanueva y el presidente de la asociación FUNDICOT, Antonio Serrano, firman un convenio de colaboración para la celebración en Pamplona del VI Congreso Internacional de Ordenación del Territorio en octubre.
Salanueva kontseilariak eta FUNDICOT elkarteko buruak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Lurralde Antolamenduaren Nazioarteko 6. Biltzarra egiteko

Salanueva kontseilariak eta FUNDICOT elkarteko buruak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute ( irudia handitu )

Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, eta FUNDICOT (Asociacion Interprofesional de Ordenacion del Territorio) elkarteko buruak, Antonio Serrano Rodriguezek, lankidetza hitzarmen bat sinatu dute gaur. Hitzarmen horren arabera, Nafarroako Gobernuak, Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu Departamentuaren bitartez, 140.000 euroko diru-laguntza emango du Lurralde Antolamenduaren Nazioarteko 6. Biltzarra finantzatzeko; biltzar hori FUNDICOTek eta Nafarroako Gobernuak antolatu dute.

Biltzarra, esan bezala, Iruñean egingo dute, Baluarten, urriaren 27tik 29ra. Foro horren helburua da lurraldeari, hiriei eta paisaiari buruzko eztabaida sortzea, aldaketak datozela eta. Biltzarrean arlo horretako goi kargu eta adituek parte hartuko dute eta gai hauek landuko dituzte: esperientziak eta gobernu egokia lurraldearen antolamenduan; hiri sakabanatua, energia, garraioa eta aldaketa globala; garapena eta lurralde ondarea; barrualdeko eta kostako turismoaren eta bigarren etxebizitzen bilakaera eta ikuspegiak; etxebizitzaren inguruko problematika eta lurraldean daukan eragina; eta azpiegiturak eta lurraldea.

Salanueva kontseilariak esan du oso garrantzitsua dela foru erkidegoarentzat "estatuan lurralde antolamenduaren inguruan egiten den topaketa garrantzitsuena hartzea; izan ere, lurralde antolamendua funtsezkoa da gizartea garatzea eta Europan, gainera, arlo horretako azterlanak eta analisiak sustatzen ari dira, lurraldeak egokiagoa garatzeko, eragina daukaten alderdiak aintzat hartuta. Lurralde antolamenduari esker eskualdeek arlo hauetan bizi duten errealitatea eta dauzkaten erronkak ondo baino hobeto ezagutzen dira: gizartea, ekonomia, ingurumena, e.a. Halaber, lurralde antolamendua medio erkidego lehiatsu, eramangarri, orekatu eta kohesionatuagoa eraiki dezakegu.”
Biltzarra egingo den garaiari dagokionez, Salanuevak honako hau adierazi du: "2010. urtea hobezina da biltzar hori Nafarroan hartzeko, azken urteetako lurralde plangintza amaitzen ari garelako eta urte amaieran Lurraldea Antolatzeko Planak (LAP) onartuko ditugulako. Prozesu hori 2005ean hasi genuen, Nafarroako Lurralde Estrategia sortuta, eta orain, LAPekin, estrategia horretako helburu asko betetzera goaz."

Alde horretatik, behin LAPak onartzen direnean (Lurralde Antolamendurako Batzordeak eta Lurralde Politikako Gizarte Kontseiluak aztertu behar dituzte), Nafarroa lurralde osoa planifikatuta daukan lehen erkidegoa izango da. Helburu hori lortzeko tokiko elkarte eta hainbat erakundetako 150 agenterekin batera lan egin dute. Era horretan, plan koherente eta kohesionatuak egin dituzte, Nafarroa etorkizunean modua orekatuan garatze aldera.

Antonio Serrano, FUNDICOT elkarteko burua, Ingurumen Ministerioko Lurralde eta Biodibertsitate arloko zuzendari nagusi izan zen 2008ra arte. Serranok eskerrak eman dizkio Nafarroako Gobernuari, Malagan egin zen 5. biltzarrean parte hartu zuelako eta Nafarroa lurralde antolamendu arloko jarraibide egokien eredutzat jarri duelako. Halaber, biltzarraren oinarri izango diren atalak labur-labur azaldu ditu. Lehenbiziko atala izango da lurraldearen antolamenduaren inguruan estatuan eta nazioartean gauzatu dituzten esperientzia eta jarraibideei buruzkoa; eta bigarrena gure planetaren egoerari buruzkoa.

Hitzarmena sinatuz, biltzarraren lehen harria jarri dute. Gaur arratsaldean bertan bilduko da Antolaketa Batzordea, biltzarra zehazten joateko. 
FUNDICOT lurralde antolamenduaren eremuan ospe edo esperientzia handia duten lizentziatu, irakasle, goi teknikari eta profesionalen lanbide arteko elkartea da. Elkarteak aurrez nazioarteko bost biltzar antolatu ditu. Lehenbiziko biak Valentzian, 1988an eta 1990ean; hirugarren Zaragozan, 2001ean; laugarrena Gijonen, 2003an; eta azkena Malagan, 2007an. Azken biltzar hori egiteko, Nafarroako Gobernuak 12.000 eurok diru-laguntza jarri zuen. 
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa