(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Premia bereziak dituzten ikasleak ikastetxe itunduetan artatzeko laguntzak deitu dira asteartea, 2010.eko maiatzak 4

Nafarroako Gobernuak 3,7 milioi euroko diru-laguntzak emango ditu 2010-2011 ikasturterako


Nafarroako Gobernuak 3,7 milioi euroko laguntzak deitu ditu Foru Komunitateko ikastetxeo itunduetarako, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak artatzeko (adimen desgaitasunak, ikusteko, entzuteko, mugitzeko desgaitasunak eta jokabide nahasmendu larriak eta komunikazio-zailtasunak dituzten ikasleak), 2010-2011 ikasturtean.

Baliabide ekonomikoen bidez pedagogia terapeutikoko, audizio eta hizkuntza arloko irakasleak, zaintzaileak eta zeinu-mintzairako interpreteak kontratatuko dituzte, eta curriculum egokitzapenak dituzten ikastetxe itunduetan Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko Irakaskuntzetako ikasleen hezkuntza-premiak artatzeko material espezializatua eskuratuko dute.

Ikastetxe itunduek, aipatutako ezaugarriak dituen ikasleren bat izanez gero, eskaerarekin batera ikasleek datorren ikasturterako dituzten hezkuntza-premiak justifikatzeko txostena aurkeztu behar dute. Eskaera Hezkuntza Departamentuko Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura zuzendu behar da eta Departamentuko erregistroan edo Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean ezarritako beste edozein bulegotan utzi edo erregistro orokor elektronikoaren bidez bidali behar da maiatzaren 13a baino lehen (azken hori barne hartuta).

Ikasturte honi dagokion deialdira 46 zentro itundu aurkeztu ziren eta pedagogia terapeutikoko 70 irakasle, 14 zaintzaile eta audizio eta hizkuntza arloko 13 irakasle kontratatzeko laguntzak eman ziren, hezkuntza-premia bereziak dituzten 400 ikasle artatzeko.

Esleitutako irakasleek emango diete laguntza ikasleei. Laguntza horiek banakakoak edo talde txikietan eman daitezke, ikasgelaren barruan zein kanpoan, ikasleen premien arabera.

Argibide gehiago nahi izanez gero, jo Nafarroako Aldizkari Ofizialaren (NAO) 53. zenbakira, 2010eko apirilaren 30ekoa.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa