(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Kalitate ziurtagiriak lehen sektorean” jardunaldiari Sanzberro kontseilariak eman dio hasiera asteartea, 2010.eko maiatzak 4

Kontseilariak nabarmendu du Nafarroako Gobernuak ahalegin handia egin duela kalitate ziurtagiria duten produktuak defenditzeko eta sustatzeko


Sanzberro

“Kalitate ziurtagiriak lehen sektorean” jardunaldiari Sanzberro kontseilariak eman dio hasiera ( irudia handitu )

Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturririak, eman dio gaur goizean hasiera "Kalitate ziurtagiriak lehen sektorean" jardunaldiari, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko (NEK) egoitzan. Jardunaldia NEKek eta Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Elkarteak (NNAE) antolatu dute, Nafarroako Gobernuaren Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean. Ekitaldian parte hartu du, baita ere, Landa Ingurune eta Ur arloko estatu idazkaria Josep Puxeuk.

Sanzberrok, hitzaldian, Nafarroan kalitate ziurtagiria duten produktuei buruz hitz egin du eta azpimarratu du Reyno Gourmet markak arrakasta handia duela estatuan. Horren harian esan du Foru Gobernuak produktu horiek babestu egiten dituela; izan ere, 6 milioi euro jartzen ditu, urtero, Nekazaritza Elikagaien Kalitate Programan. Ildo horretan, eta nekazaritza elikagaien sektoreak garrantzia handia duenez foru erkidegoan, Sanzberro kontseilariak gogoratu du sektore horrek bere atala daukala Foru Gobernua prestatzen ari den garapen ekonomikorako eredu berrian (Moderna Planean). 


Orobat, Sanzberrok adierazi du Nafarroan produktu askok daukatela kalitate ziurtagiria: zazpi jatorri deitura babestu, bost adierazpen geografiko babestu eta beste hiru ziurtagiri (artisau elikagaiak, ekoizpen ekologikoa eta ekoizpen integratua). 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Listado completo empresas Reyno Gourmet

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa