(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Apirilean 1.381 pertsona gutxiago daude langabezian Nafarroan asteartea, 2010.eko maiatzak 4

Gizarte Segurantzako afiliazioetan 971 okupatu gehiago daude


Langabeziak behera egin du Nafarroan apirilean

Apirilean 1.381 pertsona gutxiago daude langabezian Nafarroan

2010eko apirilaren amaieran Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan 1.381 pertsona gutxiago zeuden langabezian aurreko hilabetearekin alderatuz gero. Guztira, 42.372 pertsona zeuden lanik gabe. Beherakada %3,16 da balio erlatiboetan. Apirilean, Balear uharteak, Aste Santuko turismoaren urtaroko efektuari esker, eta Nafarroa izan ziren Espainian langabeziari dagokionez beherakada handiena izan zuten autonomia-erkidegoak. Langabeziak autonomia-erkidego guztietan egin zuen behera, Aragoin, Kanarietan, Valentziako Erkidegoan eta Madrilen izan ezik.

Langabeziaren beherakadari buruzko datuez gain, apirileko datuetan Nafarroan okupazioak gora egin zuela ikus daiteke. Gizarte Segurantzan 971 afiliatu gehiago egon ziren hilabete horretan, eta modu horretan, batez bestekoa 265.364 pertsonakoa da. Horrez gain, Nafarroan Gizarte Segurantzako afiliazioaren urtetik urterako portaera Espainia osoan baino hobea izan zen, izan ere, Nafarroan afiliazioak %1,1 egin zuen behera, eta Espainian %2,14. Extremadura eta Nafarroa dira azken urtean okupazioan portaerarik onena izan duten autonomia-erkidegoak.

Aipatzekoa da apirilean Nafarroan 16.833 kontratu egin zirela. Horrek esan nahi du urtetik urterako bilakaerarik onena izan zuela, %13,51ko gorakadarekin; Espainian, aldiz, gorakada %4koa izan zen.

Imelda Lorea Nafarroako Gobernuko Lan zuzendari nagusiak datuak modu positiboan baloratu ditu, eta gainera, herritar guztiei, eskualde guztiei eta ekoizpen-sektore guztiei mesede egiten diela azpimarratu du. “Apirilean langabeziak behera egin du, 46 pertsona egunean. 2008ko martxotik ez zen horrelako beherakadarik gertatzen Foru Komunitatean. Aurrerapen garrantzitsua da, batez ere Gizarte Segurantzaren kasuan, baina edonola ere, datozen hilabeteetan sendotu behar da, gaur egungo langabezia mailak murrizten jarraitzeko”.

Apirileko beste aldagai batzuk


Lan-agentziei erreparatuz, langabeziak behera egin du guztietan, baina aipatzekoak dira Lodosa, Tafalla eta Lizarraren kasuak, guztietan beherakada %5etik gorakoa izan baita: Lodosa (%9,17), Tafalla (%7,48), Lizarra (%5,13), Altsasu (%3,86), Doneztebe (%3,36), Agoitz (%3,24), Iruñea (%2,39) eta Tutera (%2,00).

Sektore ekonomikoen arabera, langabeziak ekoizpen-sektore guztietan behera egin zuen. Aipatzekoa da zerbitzuek eta industriak izandako portaera ona, 782 eta 454 pertsonak lana aurkitu baitzuten, hurrenez hurren. Nekazaritzan 14 pertsonak lana aurkitu zuten, eta eraikuntzan 201 pertsonak. Aurretik lanik ez zuten pertsonen kolektiboan 70 pertsona lanik gabe geratu ziren. Espainian, langabeziaren beherakada, Gizarte Segurantzan ez bezala, eraikuntzan pilatu zen. Jarduera ekonomikoaren azpisektoreen arabera, langabeziak hurrengo hauetan egin du behera: elikaduraren industrian, enpleguarekin lotutako jardueretan, eraikuntza espezializatuko jardueretan, jakien eta edarien zerbitzuetan, txikizkako merkataritzan, motordun ibilgailuetan eta motozikletetan izan ezik, hezkuntzan eta lurreko garraioan eta hodi bidezko garraioan. Hala ere, langabeziak gora egin du jarduera ekonomikorik gabeko esparruan.

Biztanleria mailei erreparatuz, Nafarroan batez ere gizonezkoen, gazteen eta etorkinen artean egin zuen behera langabeziak. Kasu honetan 396 pertsonak lortu zuten lana, %4k; nazioko batez bestekoak, aldiz, %0,55 egin zuen behera.

Sexuen arabera, 21.265 emakume daude langabezian (%2,69 egin du behera) eta 21.107 gizonezko (%3,63 egin du behera aurreko hilabetearekin alderatuta).
Adin taldeei dagokienez, 5.021 langabetu 25 urtetik beherakoak dira (%7,12 egin du behera), eta 37.351 25 urtetik gorakoak (%2,6 egin du behera aurreko hilabetearekin alderatuta). 


2009ko apirilarekin alderatuta, 3.913 pertsona gehiago daude langabezian balio absolutuetan, hau da, %10,17 balio erlatiboetan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa