(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak irregulartasunak antzeman ditu 2009. urte hasieratik ebaluatutako 30 mirari produktuetan asteartea, 2010.eko maiatzak 4

Kutz kontseilariak Mirari Produktuen Lantalde Teknikoa sortu zuen 2008an, arau hausteak antzemateko


Gosari osasuntsuak

“Gosari osasuntsuak” saioan mirari produktuez hitz egin dute, Kutz kontseilaria bileraburu zela. ( irudia handitu )

Osasun kontseilariak, Maria Kutz Peironcelyk, 2008ko apirilean sortu zuen Mirari Produktuen Lantalde Teknikoak 30 produktu ebaluatu ditu eta denei kontrako txostena egin die, guztietan akatsen bat baitago: etiketa eta publizitate akatsak, ebidentzia zientifikoen falta edo segurtasun eza, eta debekatutako osagaiak, besteak beste.

Datu horiek Osasun kontseilariak eta Osasunbideko farmazialari eta aipatu Lantaldeko kide den Ana Viñualesek eman dituzte, “Gosari osasuntsuak” jardueraren edizio berrian. Izan ere, edizio honetan gaixotasunak tratatzeko edo prebenitzeko propietatedun gisa merkaturatzen dituzten baina babes tekniko edo zientifikorik ez duten produktuak izan dituzte hizpide. Gosarian parte hartu dute, baita ere, Felix Zubiri medikuak, Farmazialarien Elkargoko Elena Jimenez kideak, Osasun Laguntza Zerbitzuko zuzendari Isabel Ansa keta Elikagai Segurtasuneko eta Ingurumen Osasuneko Zerbitzuaren zuzendari Javier Aldazek. 


Era horretako produktuak ugaritzen ari zirenez eta Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren eskariari erantzuteko, Kutz kontseilariak Mirari Produktuen Lantalde Teknikoa sortu zuen 2008an. Lantalde hori osatzen dute osasun administrazioko, Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialeko, Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko, farmazia banaketaren sektoreko eta Nafarroako Unibertsitateko ordezkariek. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa