(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa, Galizia, Errioxa, Aragoi eta Gaztela eta Leongo Gobernuek Santiago Bidea sustatzeko hitzarmen bat sinatu dute asteazkena, 2010.eko maiatzak 5

Sanz Lehendakariak Santiagon esan du Done Jakueren urteko lehen lauhilekoan erromes kopuruak %68 egin duela gora Orreagan


Sanz Lehendakaria

Nafarroa, Galizia, Errioxa, Aragoi eta Gaztela eta Leongo Gobernuek Santiago Bidea sustatzeko hitzarmen bat sinatu dute.

Nafarroako Gobernuak lankidetza protokolo bat sinatu du Santiagon Aragoi, Gaztela eta Leon, Galizia eta Errioxako Gobernuekin, Frantziako Santiago Bide frantsesean kultur arloko eta ondarea zaintzeko jarduerak koordinatzeko eta erromesei babesa eta osasun arreta elkarrekin emateko.
Ekitaldia Xuntaren egoitzan egin dute eta bertaratu dira Galiziako, Gaztela eta Leongo gobernuburuak, Alberto Nuñez Feijoo, Juan Vicente Herrera Campo eta Pedro Sanz Alonso, hurrenez hurren, eta Aragoiko Kultura kontseilaria, Maria Victoria Broto Cosculluela, Marcelino Iglesias Ricou lehendakariaren ordezkari gisa. Aurrez, sinatzaileek katedralean izan dira eta, gainera, Santiago Bidearen zati bat egin dute, Juan XXIII. Zelaigunetik Obradoiro plaza artekoa, hain zuzen. 

Protokoloa sinatu dute 2010. urtea Done Jakueren urtea delako. Mende guztiek 14 urte santu dauzkate, segida honekin: 6, 5, 6 eta 11 urte. Beraz, hurrengo Done Jakue urtea 2021.a izango da.

"Munduan gero eta interes handiagoa" dagoenez Santiago Bidearen inguruan, Sanz Lehendakariak gogoratu du 2009an Orreagatik, “bide frantseseko funtsezko herritik", estatuko eta munduko 80 herrialdetako 52.000 erromes baino gehiago pasa zirela oinez, bizikletaz eta zaldiz. Horrek esan nahi du erromes kopurua 1982ko Done Jakueren urtean baino 100 aldiz handiagoa dela; urte hartan 532 erromes besterik ez zituzten erregistratu. Horren harian, 2010eko lehen lauhilekoan 9.134 erromes erregistratu dira, iaz baino %68 gehiago.

Sanz Lehendakariak azpimarratu du interes horri erantzun behar zaiola hitzarmen honen helburu diren neurri eta proiektuekin. Alde horretatik esan du akordioa “oso egokia” dela, aukera emango duelako “autonomia erkidegoek bide frantsesean arreta estandar berberak aplikatzeko”.

Lehendakariak esan du, baita ere, Nafarroarentzat Santiago Bidea “erreferentzia historiko bat baino gehiago" dela, ez dela "monumentu multzo ikusgarri edo baliabide turistiko garrantzitsu bat bakarrik". “Nafarroako herritarren izaeran mendeetan arragotutako nortasun marka bat da; debozio erlijiosoa, abegi ona, artearekiko eta historiarekiko zaletasuna eta adiskidetasuna uztartzen dituen sentimendu bat da; banakoen ahalegina eta hainbat leku, paisaia, monumentu, hiri, herri eta herrixka aurkitzen dituzten erromesen mirespena batzen diren lekua”. Horixe esan du Sanez, eta nabarmendu du Santiago Bidea “europar nortasunaren funtsezko elementuetako bat" dela. 

Azkenik, Lehendakariak hitzarmena sinatu duten erkidegoak animatu ditu “Santiago Bideak dauzkan gauza onak elkarrekin aprobetxatzera eta egiten digun mesedea itzultzea, erromes eta bisitarientzako zerbitzuak hobetuz eta, era horretan, Santiago Bideak gure arbasoengan piztutako abegi ona oroituz.”

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Intervención del Presidente

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa