(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Unibertsitatea 2015 proiektua gauzatzeko hitzarmena sinatu dute asteazkena, 2010.eko maiatzak 5

Nafarroako Gobernuak eta Hezkuntza Ministerioak 3,1 milioi euro jarriko dituzte Nazioarteko Bikaintasun Campusa Programako plan hori gauzatzeko


Saiz, Catalan eta Gomez, hitzarmena sinatzeko bileran.

Nafarroako Unibertsitatea 2015 proiektua gauzatzeko hitzarmena sinatu dute. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilariak, Alberto Catalan Higuerasek, eta Nafarroako Unibertsitateko errektoreak, Angel Jose Gomez Montorok, Nafarroako Gobernuaren eta aipatu unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Nafarroako Unibertsitatea 2015 proiektua egikaritze aldera. Hitzarmena gaur goizean sinatu dute, Nafarroako Jauregiko Areto Isabeldarrean, eta Espainiako Gobernuaren izenean Gobernuak foru erkidegoan daukan ordezkaria bertaratu da, Elma Saiz Delgado.

Proiektua 2009an aukeratu zuen Espainiako Gobernuak Nazioarteko Bikaintasun Campusa programaren esparrua eta Nafarroako Gobernuak eta Hezkuntza Ministerioak babestuko dute; horretarako, 3,1 milioi euro jarriko dituzte. Proiektuaren helburua da irakaskuntza eta zientzia bikaintasuna sustatzea eta estatuko unibertsitate campusak nazioartera heda daitezen bultzatzea, mundu osoan erreferente izan daitezen. 

Testuan ezarritakoaren arabera, 1,5 milioi euro hobekuntza zientifikoari eta ezagutza eta teknologia transferitzeari lotutako jardueretara bideratuko dira; beste horrenbeste, irakaskuntza hobetzeko eta campusa moldatzeko, gizarte eredu integrala garatze eta lurralde inguruarekin elkarreragite aldera; eta 100.000 euro erabiliko dira langileen gastuak eta gerentziaren material suntsikorren gastuak ordaintzeko eta Giza eta Gizarte Zientzien Zentroak abian jarritako proiektuetarako. 

Alde horretatik, 2009ko abenduan, Nafarroako Gobernuak eta Hezkuntza Ministerioak diru-laguntza horiek emateko baldintzak arautu dituzten, lankidetza hitzarmen batean. Hitzarmen horren arabera, Ministerioak 3 milioi euroko mailegua egingo dio Nafarroako Gobernuari, Foru Gobernuak zenbateko bereko diru-laguntza eman diezaion Nafarroako Unibertsitateari; zenbateko hori izango da, betiere, aipatu proiektua egikaritzeko. Gainerakoa (100.000 euro) Nafarroako Gobernuak jarriko du. 

Hitzarmenean ezarritakoa behar den moduan gauzatzen dela bermatzeko, Segimendu Batzorde bat sortu dute. Batzorde horretako kideak dira foru erkidegoko hiru ordezkari (Pedro Gonzalez Felipe, LHko eta Unibertsitateetako zuzendari nagusia; Maria Antonia del Burgo Tajadura, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria; eta Jose Javier Perez Remondegui, Goi mailako Hezkuntza Ataleko burua) eta Estatuko Administrazio Orokorreko hiru ordezkari (Juan Jose Moreno Navarro, Unibertsitate Politikako zuzendari nagusia; Gregorio Planchuelo Sainz, Unibertsitatetako Idazkaritza Orokorreko aholkularia; eta Guillermo Herrero Mate, Hezkuntzako Goi Ikuskaritza Arloko zuzendaria).  


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa