(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Gurutze Gorriarekin, etorkinak hartzeko, gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko osteguna, 2010.eko maiatzak 6

Nafarroako eta Espainiako Gobernuek 219.300 euro jarriko dituzte programak finantzatzeko


Catalan eta Mencos, lankidetza hitzarmena sinatzen

Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Gurutze Gorriarekin, etorkinak hartzeko, gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko. ( irudia handitu )

Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledun Alberto Catalan Higuerasek eta Nafarroako Gurutze Gorriko buru Joaquin Mencos Arraizak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute foru erkidegoan etorkinak hartzeko, gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko bi proiektu gauzatzeko.
Hitzarmena atzo sinatu zuten Nafarroako Jauregiko Areto Isabeldarrean. Hitzarmen horren arabera, 2010ean 219.300 jarriko dituzte programa horiek finantzatzeko, eta programak Nafarroako Gurutze Gorriak gestionatuko ditu. Nafarroako Gobernuak 160.900 euro jarriko ditu eta Lan eta Immigrazio Ministerioak 58.400 euro. 


Harrera programa

“Etorkinentzako harrera humanitarioa” proiektuan etorkin gazteak hartzeko hamaika leku daude: lau Sahara hegoaldeko etorkinak Kanariar uharteetatik, Ceutatik eta Melillatik penintsulara eramateko programako gazteentzat (programa hori Lan eta Immigrazio Ministerioak sustatzen du) eta zazpi egoera larrian dauden eta foru erkidegoan bizi diren etorkinentzat. 

Etorkinek, dagokien egonaldian (Ministeriotik bideratutakoek hilabetean eta Nafarroan daudenek sei hilabetean), oinarrizko premiak estalita edukiko dituzte (mantenua, ostatua, jantziak, e.a.); gainera, jasoko dituzte osasun laguntza, gizarte trebezien eta hizkuntzaren gaineko prestakuntza, dagokien orientazio juridiko eta soziala eta laguntza psikologikoa. Horrez gain, zer baliabide normalizatu dauzkaten azalduko zaie, errazago gizartera daitezen. 

Proiektua da, batik bat, 18 eta 30 urte arteko gazteentzat, nahiz eta, salbuespen gisa, helduagoak ere har daitezen. Bideratuko dituzte Lan eta Immigrazio Ministerioak edo, bestela, lehen mailako arretako gizarte zerbitzuek eta Nafarroako Gobernuak etorkinei arreta eman diezaieten finantzatzen diten gizarte ekimeneko erakundeek. 

Harrera programari 2006an ekin zioten, Nafarroako eta Espainiako Gobernuen lankidetzaren esparruan, estatura modu irregularrean heltzen diren eta Kanariar uharteetako, Ceutako eta Melillako internaleku zentroetan hartzen dituzten etorkinen harrera eta arreta babesteko. Gero, Lan eta Immigrazio Ministerioaren eskaria gutxitzen joan zenez, Nafarroan gizarteak baztertzeko zorian dauden etorkin gazteentzako prestazioa handitu egin zen. 

Programa horretarako 168.000 euro jarriko dituzte 2010. urtean. Zenbateko horretatik 109.600 euro Nafarroako Gobernuak jarriko ditu eta 58.400 euro Lan eta Immigrazio Ministerioak. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa