(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura Departamentuak DVD dokumental berria kaleratu du Nafarroako antzinako ogibideei buruz
ostirala, 2010.eko maiatzak 7

Besteak beste, Churrería de la Mañueta, Otsagabiako iruleak, Azkoiengo saskigilea eta mahastien txertaketa Berbintzanan agertzen dira


Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak Gobernuak Pyrene ekoizpen-etxearekin lankidetzan argitaratutako dokumental etnografikoen azken DVDa aurkeztu du gaur goizean. DVD honetan lau dokumental daude, eta aurretik beste 32 eginda daude.

Hona hemen programa berrien gaiak eta izenburuak:
-“Churrería la Mañueta”. 33 minututan, Iruñea zaharreko lantegi historiko honetan txurroak egiteko prozesua deskribatzen da. Lantegiaren buru Paulina Fernández beteranoa da, familiakoak lagun dituela, Elizalde Fernándeztarrak.

-“La hilanderas de Ochagavía” (Otsagabiako iruleak). 21 minutu pasatxotan, herri horretako emakumeak artilearekin lan egiten agertzen dira, ilea mozten denetik galtzerdi ezagunak trikotatzen dituzten arte.

-“El cestero de Peralta” (Azkoiengo saskigilea). Azkoiengo Emilio Jesús Castillo eskulangile beteranoak zumezko saskiak antzina bezala egiten jarraitzen du. 43 minututan zenbait saski egiteko prozesua ikusiko dugu, besteak beste, “burdinbidekoa” izenekoa. Ogibide horrek antzina Azkoiengo herritarrei jaten eman zien, orain ahaztuta dagoen arren.

-“Los injertos de la vid en Berbinzana” (Mahastiaren txertaketak Berbintzanan). 17 minututan amerikar anduian txertaketa egiteko prozesua deskribatzen da. Ogibide horrek antzina Argaren ertzeko herri honetako biztanleei jaten eman zien.

Aurreko edizioetan bezala, Nafarroako Gobernuak, “Julio Caro Baroja” Nafarroako Museo Etnologikoaren bidez, DVD honen 200 ale atera ditu. DVDa ez da salgai egongo, baina liburutegi publikoen sarean, etnologiarekin zerikusia duten artxiboetan eta liburutegietan eta grabazioak zein herritan egin eta bertako udaletan zabalduko dira.

“Julio Caro Baroja” Nafarroako Museo Etnografikoa hasiera-hasieratik gure Komunitateari dagozkion kultura-adierazpenen inguruko dokumentazioa eta zabalkundea egiteaz arduratu da, etorkizuneko belaunaldietarako babestu eta zaintze aldera. Hori dela eta, museoa 2002an zenbait dokumental grabatzen hasi zen, izenburu hauekin: “Cestos de castaño”, “El kaikuegile de Oitz”, “Kaikuak y cuajadas”, “Los rastrillos”, “Las carracas”, “El cucharero de Oitz”, “Estelas discoideas”, “San Gregorio Ostiense”, “San Miguel de Aralar”, “Esparteros de Sesma”, “El último escobero de la Berrueza”, “Escobas de brezo”, “El guante de laxoa”, “Los últimos hortelanos de la Mejana”, “El cañicero de Tudela”, “Los danzantes de Muskilda”, “La pesca tradicional”, “Juan Lobo y el Baile de la Balsa”, “El alpargatero de Pitillas”, “Los Ballesteros de la Santa Cruz de Cintruénigo”, “El yuguero de Altsasu”, “El cordelero de Tafalla”, “La fiesta del Obispo en Burgui”, “La laya navarra”, “Los tejados de tablilla”, “El tonelero de San Adrián”, “El pelotero de Viana”, “Palomeras de Etxalar”, “La siembra y la siega en Fitero”, “Joaldunak”, “El carnaval de Lantz”, “La sidra en Lesaka”, “La fiesta de la sidra en Arizkun” eta “La Bajada del Ángel de Tudela”.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa