(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilaria Smurfit Kappa Sangüesa Paper paper-fabrikako instalazioak ikustera joan da ostirala, 2010.eko maiatzak 7

Enpresa hori aitzindaria da Nafarroako egur kontsumoan


consejera Sanzberro en papelera de Sangüesa.

Sanzberro kontseilaria Sumrfit Kappa Sangüesa paper-fabrika ikustera joan da; fabrikan 375.000 metro kubiko pinu egur erabiltzen dituzte urtero. ( irudia handitu )

Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, Smurfit Kappa Sangüesa Paper enpresaren instalazioak ikustera joan da gaur goizean; paper-fabrika hori aitzindaria da Nafarroako egur kontsumoan. Bisitan, enpresako, egur horniketa eta biomasako arduradunak izan ditu gidari: Marino Garcia, Ricardo Ballestar eta Kepa Albizu.

Smurfit Kappa Sangüesa Paper fabrikan (Papelera Navarra zaharra) pinuen 375.000 metro kubo egur erabiltzen dituzte urtero papera eta kartoia egiteko (egurraren erdia foru erkidegokoa da). Horrez gain, 400.000 tona azal eta baso hondakin (zurgaiak ez dienak) baliatzen dituzte energia sortzeko. 

Zangozako fabrikan 112.000 tona paper ekoizten dituzte urtero: 60.000 tona uhin kartoia egiteko erabiltzen dituzte eta gainerakoa elikagai eta dendetarako poltsak eta oparitarako eta inprimatzeko papera egiteko. Fabrikan urtero 60 milioi euro fakturatzen dituzte.


Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren arabera, egur kontsumoak eta egurra modu eramangarrian gestionatzeak mesede egiten die inguruari, ekonomiari eta enpleguari. Egur kontsumoari esker basoak berritu eta suteak eragozten dira. Ekonomiari dagokionez, Nafarroa iparraldeko toki erakundeen diru-sarrera gehienak herri basoetako egur sortak salduta lortzen dituzte. 
consejera Sanzberro en papelera de Sangüesa.

Sanzberro kontseilariari Smurfit Kappa Sangüesa paper-fabrikaren ingurumen proiektuen berri eman diote. ( irudia handitu )


Enplegu aldetik, foru erkidegoan sektorearekin zerikusia duten 400 enpresa inguru daude. Azken azterlanen arabera, gehienak enpresa oso txikiak dira eta guztira 5.000 langile egonkor inguru dituzte. Zehazki, Smurfit Kappa Sangüesa Paper fabrikak sortu ditu 250na lanpostu zuzen (langile gehienak Zangozako Merindadekoak dira) eta zeharkako (mantentze-lana, baso ustiaketa, garraiolariak, e.a.). 


Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuak Baso Sektorea Sustatzeko Jarduera Plana sortu zuen 2009an. Planaren helburua da egur kontsumoa sustatzea. Horretarako hainbat neurri jarri zituzten, besteak beste egur eskaintza espezifiko bat sortzea, merkatuko prezioekin, paper industriak erosteko.

Smurfit Kappa Sangüesa Paper fabrika

Smurfit Kappa Sangüesa Paper enpresaren instalazioak bitan banatuta daude. Alde batetik daude pasta egiteko eta produktu kimikoak berreskuratzeko fabrika eta hiru paper makina; eta beste aldetik energia ekoizteko landare materiala erretzen duen galdara osagarria. Kaustifikaziorako gune bat ere badaukate.

Industria instalazioak guztira 395.000 metro koadro dauzka: nabeek, hondakin urak arazteko sistemak eta itxitako zabortegiak 123.695 metro koadro hartzen dituzte: ezpal biltegiak 2.040 metro koadro; eta sailkatutako ezpalentzako zuloak 750 metro koadro. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa