(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

‘Europako Eguna’ Frantziari eskainita dago aurten, Nafarroaren merkataritza bazkide nagusia da eta ostirala, 2010.eko maiatzak 7

Egitaraua osatzeko, Pirineos Jazz Orchestra izenekoak kontzertua eskainiko du eta Gaztelu plazan azoka gastronomikoa egingo da


Ekitaldira joan diren agintarien taldeko argazkia

‘Europako Eguna’ aurten Frantziari eskainita dago, Nafarroako merkataritza bazkide nagusia baita. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkatea, Álvaro Miranda Simavilla Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alberto Catalán Higuera Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna eta Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilaria alboan dituela, Kondestablearen Jauregian Europako Eguna ospatzeko ekitaldi instituzioanalaren buru izan da gaur goizean. Aurten ospakizuna Frantziari eskainita dago, Nafarroaren merkataritza bazkide nagusia baita. Ekitaldi horretan hurrengo hauek ere egon dira, besteak beste: Bruno Delaye Frantziako enbaxadorea; Jean Grenet Baionako alkatea; eta Elma Sáiz Gobernuaren ordezkaria Nafarroan.

Gaur goizeko ekitaldi instituzionala 12:00etan hasi da eta Miguel Sanzek, Yolanda Barcinak, Frantziako enbaxadoreak eta Baionako alkateak hitz egin dute. Iruñearen eta Baionaren arteko senidetzea egin zirenetik 50 urte bete dira orain.

Delaye, Sanz eta Miranda Nafarroako Jauregiko harreran

Sanz Lehendakariak Frantziak Espainian duen enbaxadorea hartu du, Europako Eguna dela eta. ( irudia handitu )

Sanz Lehendakariak azpimarratu duenez, “une zail eta gorabeheratsuak bizitzen ari gara ekonomian eta gizartean, eta garai makur horiek planteamenduak proban jarri eta abian jarritako baterako proiektuak zalantzan jartzen dituzte”, “baina, egoera hau konplexua denez eta enpleguan, kontsumoan, ekoizpenean eta, azken finean, herritarren gogoan ondorio kaltegarriak dituenez, Europa gure arazoetarako konponbiderik onena dela sinetsi behar dugu”. “Europa, akats eta guzti, gabezia eta guzti, biderik onena da ez bakarrik aldi onetan, baita egoera kritikoetan ere, hala nola gaur egun bizi dugun krisialdi honetan”, gehitu du.

Ekitaldia egin aurretik, Foru Gobernuko Lehendakariak Nafarroako Jauregiko bulego ofizialean Frantziako enbaxadorea hartu du. Harrera horretan Miranda presidenteordea ere egon da.

Europako Egunaren ospakizunak asteburu osoan egingo dira. Besteak beste, Frantziako eta Nafarroako produktuen azoka gastronomikoa egingo da Gaztelu plazan, eta larunbatean, 20etan, Nuevo Casino Principal izenekoan “Pirineos Jazz Orchestra” orkestrak kontzertua eskainiko du. Orkestra mugaz gaindiko jazzeko Big Banda da eta Pirinioen bi aldeetako musikariek osatzen dute. Modu horretan, Europako Eguna Europako herrialde bati eskaintzeko joera mantentzen da, iaz Alemania hautatu baitzen 2009ko ospakizunen erdigunea izateko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Sanz Lehendakariaren hitzaldia

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa