(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxebizitzak berritu eta konpontzeko lanen BEZ %16tik 7ra jaitsi da astelehena, 2010.eko maiatzak 10

Eraikinen egitura zaharberritzea eta horren antzeko eta horri lotutako lanak sartzen dira, eta kasu jakin batzuetan, etxebizitzak berritu eta konpontzeko lanak ere


Nafarroako Gobernuak zerga-harmonizaziorako Legegintzako Foru Dekretua onetsi du, Gobernu Zentralak apirilaren 9ko 6/2010 Errege Dekretu-Legearen bidez berreskuratze ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko emandako neurriak BEZaren foru-araudira egokitzeko. Aldaketak etxebizitzak berritu eta konpontzeko lanen BEZaren ingurukoak dira, eta orain antzeko lanak eta horri lotutako lanak ere barnean hartu dira. Legegintzako Foru Dekretu honek 2010eko apirilaren 14tik atzeraeraginezko ondorioak ditu, hain zuzen ere, data horretan neurriak araubide erkiderako indarrean jarri ziren eta; bestalde, etxebizitzak berritu eta konpontzeko lanen beherapenak 2012ko abenduaren 31n iraungiko dira.

Hain zuzen ere, %7ko tasa aplikatuko zaie etxebizitzara bideratutako eraikinak berritu eta konpontzeko lanei, garajeko plazak (bi unitate gehienez) eta horietan kokatutako eta elkarrekin eskualdatzen diren erantsiak barne hartuta. Hala ere, ez dira “etxebizitzen erantsi” moduan hartuko negozioko lokalak edo eraistera bideratutako eraikuntzak. Araudi berri honen bidez, gaur egun igeltserotzako obrako lanei aplikatzen zaien tasa murriztua obrako beste lan batzuetara ere zabalduko da. Dena den, kontuan izan behar da lege-testuaren arabera, obrako lanetan eraikitzaileak faktura osoaren %33tik beherako prezioa duten material berriak gehitu behar dituela.

Zaharberritzearen jarduerari dagokionez, lanen xede nagusia eraikina berreraikitzea izango da, hau da, zaharberritze-proiektuaren kostu osoaren %50 baino gehiago osagai estrukturalak, fatxadak edo estalkiak sendotu edo tratatzeko izango da. Horrez gain, eraikinen zaharberritze estrukturalaren kontzeptua antzeko lanetara eta horri lotutako lanetara zabaltzen da.

Antzeko lanak egokitze estrukturalak dira, hots: eraikinari eraikitze-segurtasuneko baldintzak ematea; zimenduak indartu edo egokitzea; zutabeak edo forjaketak tratatzea; eraikitako azalera handitzea, lur-arrasetik gora edo behera; fatxadak eta barruko patioak berreraikitzea, eta osagai jasotzaileak jartzea, desgaitasuna duten pertsonek oztopo arkitektonikoak gainditzera bideratutakoak barne hartuta.

Bestalde, zaharberritzeari lotutako lanak zaharberritzeari modu bereiztezinean lotutakoak dira, eta ez dira akabera hutsekoak edo eraikina apaintzekoak, ezta mantentze lanak egitekoak edo fatxada margotzekoak ere. Kategoria honetan hauek sartzen dira: igeltserotza, iturgintza eta arotzeria lanak; itxiturak, instalazio elektrikoak, ura eta girotzea eta suteen kontrako babesa hobetu eta egokitzera bideratutakoak; eta zaharberritze energetikorako lanak edo eraikinen portaera energetikoa hobetzera bideratutako lanak, eraikinek eskaera energetiko txikiagoa izan dezaten, sistema eta instalazio termikoen etekina handituz eta energia-iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten ekipoak gehituz.

Aldaketak ez-ordaintzeak itzultzean

Era berean, enpresa txikiei begira, kobratu ezin diren kredituetan BEZ berreskuratzeko betekizunak sinplifikatzera bideratutako aldaketak egin dira; oro har, jasanarazitako zergaren sortzapenerako urtebete igarota egon dadila edo epea edo ordaindu gabeko epeak mugaeguneratu direnetik urtebete igarota egon dadila eskatzen zen, baina orain, izaera bereziarekin, 6 milioi eurotik beherako negozio-zifra duten enpresaburuek 6 hilabeteko epean berreskuratu ahal izango dute.

Amaitzeko, BEZaren tasa supermurriztua aplikatuko da, %4koa, menpekotasuna artatzeari lotutako zerbitzu jakin batzuetan, hala nola, telelaguntza zerbitzuetan, etxeko laguntzan, eguneko eta gaueko zentroetan eta egoitza bidezko arretan, betiere, zerbitzuak plaza itunduen bidez ematen badira edo administrazio-lehiaketetatik eratorritako prezioen bidez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa