(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak UGPS izendatu ditu Erroko eta Mezkiritzeko tunelen informazio azterlanak astelehena, 2010.eko maiatzak 10

Bi proiektuak joan den astean onartu zituen Lurralde Antolamendurako Batzordeak (LAB)


Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak Erroko eta Mezkiritzeko tunelen informazio azterlanak udalaz gaindiko proiektu sektorial (UGPS) izendatu ditu; tunel horiek Iruña-Frantzia N-135 errepidean daude, Luzaiden. Erabaki du, gainera, proiektuak jendaurrean jartzea eta eraginpean dauden Udalei entzunaldia ematea. Bi jarduerak bideratzea erabaki dute, hain zuzen, Lurralde Antolamendurako Batzordeak apirilaren 27an proiektuak abian jartzearen aldeko txostena egin ondoren. Proiektu horiek Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatu ditu.

Bi proiektuak Pirinioetako Plan Estrategikoaren barruan daude, eskari nagusi gisa, eta baita Nafarroa 2012 Planean ere, lehentasunezko jardueren artean. Bi tunel horiek eraikitzearen helburua da Erro eta Aezkoa bailaren eta Luzaide, Orreaga eta Auritzeko Udalen arteko komunikazio hobetzeko, batetik, eta Frantziarekiko lotura errazteko, bestetik.

UGPSak 30 egunean egongo dira jendaurrean eta entzunaldian. Plan horietan hainbat aukera daude jasota eta balioetsi egin beharko dituzte, funtzio, ekonomia eta ingurumen aldetik, ibilbide egokiena hautatzeko; aukeratutako ibilbide onartu eta egikarituko da. Zehazki, Mezkiritzeko tunela egiteko bi aukera daude eta Erroko tunela egiteko bost.



Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Propuestas túnel de Erro en la N-135
Propuestas túnel de Mezkiritz en la N-135

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa