(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak krisiari aurre egiteko hartutako neurriek erkidegoko ekonomiari mesede egin diotela azaldu du Sanzek astelehena, 2010.eko maiatzak 10

Azpimarratu du etxebizitzen salerosketak, automobilen ekoizpenak, esportazioek eta industri ekoizpenaren indizeak gora egin dutela


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz Sesmak azaldu du ekonomia arloan Europan hartutako neurriekin (Ecofin, erreskate funtsa) eta estatuan hartutako neurriekin (gastua mugatzea eta defizita murriztea) egoera ekonomikoak hobera egin duela oro har. Bultsan, esaterako, %10 inguruko igoerak egon dira.

Nafarroako Gobernuak krisiari aurre egiteko hartutako neurriek erkidegoko ekonomiari mesede egin diotela azaldu du Sanzek

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Nafarroako ekonomia eta politikari eta Foru Gobernuak gaurko ohiko bileran hartutako erabakiei buruz hitz egin du gaur goizean, prentsaurrekoan.

Egoera ekonomikoaz hitz egiten hasi baino lehen, Lehendakariak gaur goizean hartutako erabaki baten berri eman du. Izan ere, Espainiako erregeari ebakuntza egin diotela jakin ondoren, Nafarroako Gobernuak erabaki du berorren maiestateari “estimua" eta "laster osatu eta indarberritu dadinaren gogoa" agertzea.

Ekonomiari dagokionez, Lehendakarik esna du Nafarroako Gobernuak egiaztatu duela Europan hartutako neurriek (750.000 euroko erreskate funtsa) ekonomia dinamizatu dutela, baita estatuan hartutakoek ere (gastua mugatzea eta defizita gutxitzea). Neurri horiek, gainera, mesede egin die poltsari eta merkatuetan konfiantza berreskuratzen lagundu dute. 


Halaber, nabarmendu du soiltasun dinamikari eutsi behar zaiola eta Nafarroako Gobernuak “PSN alderdiarekin elkar hartuta" krisiari aurre egiteko diseinatutako neurriek mesede egin diotela foru erkidegoari. Politika horiek bizkor eta krisia hasitako momentuan aplikatu direnez, krisiak eragin txikiagoa izan du Nafarroan Espainian baino. Alde horretatik, Sanz Lehendakariak azaldu du foru erkidegoan 1.300 langabe gutxiago zeudela apirilean (eta Gizarte Segurantzan 1.000 afiliatu gehiago) eta Nafarroako langabezia tasa estatukoa baino txikiagoa dela. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa