(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarrek 6,37ko nota jarri diote foru erkidegoko administrazio publikoen funtzionamenduari asteartea, 2010.eko maiatzak 11

Estatuko administrazioek jasotako nota baino askoz handiagoa da, herritarrek zerbitzu publikoen gainean duten iritzia ezagutzeko Gobernuak agindutako lehen galdeketaren arabera


Transcripción textual del video

Nafarrek "nota nahiko ona" jarri diote Nafarroako administrazio publikoen funtzionamenduari: 10etik 6,37. Herritarren %72k 6 eta 10 arteko nota jarri du eta hamarretik batek baino gutxiagok gutxiegi. Datu horiek herritarrek zerbitzu publikoen gainean duten iritzia ezagutzeko foru erkidegoan egin den lehen galdeketatik ateratakoak dira. Emaitzak gaur aurkeztu ditu lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martinezek. Kontseilaria gustura dago emaitzekin.

Ebaluaziorako Foru Batzordea.

Nafarrek 6,37ko nota jarri diote foru erkidegoko administrazio publikoen funtzionamenduari ( irudia handitu )

Nafarrek “nota nahiko ona" jarri diote Nafarroako administrazio publikoen funtzionamenduari: 10etik 6,37. Herritarren %72k 6 eta 10 arteko nota jarri dute, eta hamarretik batek baino gutxiagok gutxiegi. Hori, herritarrek zerbitzu publikoen gainean duten iritzia ezagutzeko foru erkidegoan egin duten lehen galdeketako emaitzen arabera. Emaitzen berri gaur eman du lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martinezek.

Puntuazio hori estatuko administrazio publikoek oro har jaso dutena baino handiagoa da. Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CISek) 2008ko maiatzean egindako beste galdeketa batean estatuko biztanleen %36k balioespen ona edo nahiko ona egin zuen; portzentaje hori Nafarroan %71,99koa da. Halaber, Nafarroan biztanleen %9,72k eman dio gutxiegi administrazioari eta estatuan portzentaje jori 3,5 aldiz handiagoa da: %34. 

Caballero kontseilariak esan du Gobernua gustura dagoela, “emaitzak onak” direlako, Europako iparraldeko herrialdeetakoen modukoak. Hala ere, nabarmendu du herritarrek aipatutako hutsuneak konpondu egin behar direla. Kontseilariaren hitzetan, azterlanean ikusten da Nafarroako Gobernuak modernizatzearen alde egindako apustu “sendo eta tinkoa egokia” dela.

Nafarroako Gobernuak agindutako galdeketako emaitzen arabera, biztanleen %23,85en iritziz foru erkidegoko administrazio publikoen funtzionamendua “oso ona” da, %48,14ren iritziz “ona”, %18,29ren ustez “ez ona eta ez txarra”, %7,29ren ustez "nahiko txarra”, eta %2,43ren iritziz “oso txarra”. 

Balioespen onenak helduenek eta gazteenek egin dituzte. Nota baxuenak 46 eta 60 artekoek eman dituzte. Emakumeek 6,49ko nota jarri diote eta gizonek 6,22koa. Zerbitzuen prestazioaren balioespen onena egiten duen eskualdea Tutera da eta gero Pirinioak eta Iruña. Puntuazio txikiena eman duten eskualdeak dira Erriberagoitia, Erdialdea eta Lizarrerri.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak sustatuko galdeketa gestio administratiboari buruzkoa da, batik bat. Nahiz eta administrazio publiko guztien funtzionamenduaren gaineko galderak ere badauden, gehienak foru administrazioari eta tokiko administrazioari buruzkoak dira. 

Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak departamentu guztietako zerbitzu zuzendariak zoriondu ditu, gutun bidez, emaitzak oso onak direlako, eta eskatu die ikerketa aztertzea eta hobekuntzak proposatzea. Halaber, kontseilariak esan du Gobernuak langile publikoen prestakuntza hobetzeko asmoa duela, NAPIren bitartez. 


Caballero kontseilaria, Asun Ruesta (Ebaluaziorako Foru Batzordeko idazkaria) eta Cecilia Blanco (Nasersako soziologoa).

Caballero kontseilariak zerbitzu publikoei buruzko 2010eko galdeketako emaitzen berri eman du. ( irudia handitu )

Hobetzeko tresna

Ebaluaziorako Foru Batzordeak ere izan du gaur emaitzen berri (emaitzak www.navarra.es web atarian daude). Batzorde hori sortu zuten Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeko 2007ko Foru Legea medio, Nafarroako sektore publikoa ebaluatzeko kultura sustatze aldera. 

Lehenbiziko galdeketa horren ondoren gehiago egingo dituzte, herritarren iritzia zertan den ezagutzeko. Galdeketaz gain zerbitzuak hobetzeko beste neurri batzuk ere badaude: zerbitzu kartak, sariak, e.a. Galdeketa telefonoz egin diete 18 urtetik gorako 700 laguni. Galderak egiteko Nafarroako Gobernuak urtarrilean eguneratutako Jardunbide Administratibo Egokien Kodea hartu dute oinarri. Kode horretan langileen jarrerari, legean aplikazioari eta prozedurari buruzko printzipioak daude zehaztuta. Emaitzak hedabideei ezagutzera emateko ekitaldian, kontseilariak lagun izan ditu Asun Ruesta Ozcoidi, Ebaluazio Batzordeko idazkari eta Politika eta Zerbitzu Publikoen Kalitate Zerbitzuko zuzendaria, eta Nasersa Cecilia Blanco Muñiz soziologoa.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación-resumen de los resultados 
Percepción de la prestación de los servicios públicos 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa