Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Estatuko administrazioek jasotako nota baino askoz handiagoa da, herritarrek zerbitzu publikoen gainean duten iritzia ezagutzeko Gobernuak agindutako lehen galdeketaren arabera
Transcripción textual del video
Nafarrek "nota nahiko ona" jarri diote Nafarroako administrazio publikoen funtzionamenduari: 10etik 6,37. Herritarren %72k 6 eta 10 arteko nota jarri du eta hamarretik batek baino gutxiagok gutxiegi. Datu horiek herritarrek zerbitzu publikoen gainean duten iritzia ezagutzeko foru erkidegoan egin den lehen galdeketatik ateratakoak dira. Emaitzak gaur aurkeztu ditu lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martinezek. Kontseilaria gustura dago emaitzekin.
Nafarrek 6,37ko nota jarri diote foru erkidegoko administrazio publikoen funtzionamenduari
(
irudia handitu
)
Nafarrek “nota nahiko ona" jarri diote Nafarroako administrazio publikoen funtzionamenduari: 10etik 6,37. Herritarren %72k 6 eta 10 arteko nota jarri dute, eta hamarretik batek baino gutxiagok gutxiegi. Hori, herritarrek zerbitzu publikoen gainean duten iritzia ezagutzeko foru erkidegoan egin duten lehen galdeketako emaitzen arabera. Emaitzen berri gaur eman du lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martinezek.
Puntuazio hori estatuko administrazio publikoek oro har jaso dutena baino handiagoa da. Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CISek) 2008ko maiatzean egindako beste galdeketa batean estatuko biztanleen %36k balioespen ona edo nahiko ona egin zuen; portzentaje hori Nafarroan %71,99koa da. Halaber, Nafarroan biztanleen %9,72k eman dio gutxiegi administrazioari eta estatuan portzentaje jori 3,5 aldiz handiagoa da: %34.
Caballero kontseilariak esan du Gobernua gustura dagoela, “emaitzak onak” direlako, Europako iparraldeko herrialdeetakoen modukoak. Hala ere, nabarmendu du herritarrek aipatutako hutsuneak konpondu egin behar direla. Kontseilariaren hitzetan, azterlanean ikusten da Nafarroako Gobernuak modernizatzearen alde egindako apustu “sendo eta tinkoa egokia” dela.
Nafarroako Gobernuak agindutako galdeketako emaitzen arabera, biztanleen %23,85en iritziz foru erkidegoko administrazio publikoen funtzionamendua “oso ona” da, %48,14ren iritziz “ona”, %18,29ren ustez “ez ona eta ez txarra”, %7,29ren ustez "nahiko txarra”, eta %2,43ren iritziz “oso txarra”.
Balioespen onenak helduenek eta gazteenek egin dituzte. Nota baxuenak 46 eta 60 artekoek eman dituzte. Emakumeek 6,49ko nota jarri diote eta gizonek 6,22koa. Zerbitzuen prestazioaren balioespen onena egiten duen eskualdea Tutera da eta gero Pirinioak eta Iruña. Puntuazio txikiena eman duten eskualdeak dira Erriberagoitia, Erdialdea eta Lizarrerri.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak sustatuko galdeketa gestio administratiboari buruzkoa da, batik bat. Nahiz eta administrazio publiko guztien funtzionamenduaren gaineko galderak ere badauden, gehienak foru administrazioari eta tokiko administrazioari buruzkoak dira.
Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak departamentu guztietako zerbitzu zuzendariak zoriondu ditu, gutun bidez, emaitzak oso onak direlako, eta eskatu die ikerketa aztertzea eta hobekuntzak proposatzea. Halaber, kontseilariak esan du Gobernuak langile publikoen prestakuntza hobetzeko asmoa duela, NAPIren bitartez.
Caballero kontseilariak zerbitzu publikoei buruzko 2010eko galdeketako emaitzen berri eman du.
(
irudia handitu
)
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.