(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ijitoentzako Arreta Integralerako 2011-2014 Plana egiteko Zuzendaritza Batzordea sortu dute asteartea, 2010.eko maiatzak 11

Planean ijitoentzako hainbat arlotako politikak jasoko dituzte


Ijitoentzako Arreta Integralerako 2011-2014 Plana egiteko Zuzendaritza Batzordea sortu dute ( irudia handitu )

Ijitoentzako Arreta Integralerako 2011-2014 Plana egingo duen Zuzendaritza Batzordea sortu dute gaur Nafarroako Gobernuko zazpi departamentutako zuzendari nagusiek, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko buruak eta ijitoen ordezkari diren lau erakundetako arduradunek. Batzordea sortzeko ekitaldia Nafarroako Jauregian egin dute eta burua Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria izan da.

Ijitoen Arreta Integralerako Planaren helburua da ijitoentzako politikak batera lantzea, arlo hauetan: gizarte zerbitzuak, osasuna, enplegua, hezkuntza, kultura, etxebizitza, gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna eta partaidetza. Arlo horietako jarduerak bateratu nahi dituzte, hain zuzen, ijitoen bizi kalitatea hobetzeko eta gizartean parte har dezaten sustatzeko, Gobernuko departamentuak koordinatzeko mekanismoak ezartzeko, ebaluazio prozedurak jartzeko eta ijitoek baliabide normalizatuak erabil ditzaten sustatzeko. 

Zuzendaritza Batzordea sortzea plana egiteko lehen pausoa da; orain lan taldeak osatuko dituzte. Urtearen bigarren seihilekoan testua idatziko dute; asmoa da 2011. urtearen hasierarako amaitzea. 

Batzordea osatzen dute, Gobernuaren aldetik, Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusiak, Marta Alvarezek; Plangintza eta Azpiegitura Zerbitzuko zuzendariak, Inmaculada Randezek; Gizarteratze Zerbitzuko zuzendariak, Juan Miguel Izquietak; Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari gerenteak, Jose Luis Ruiz Ciruelosek; Kultura zuzendari nagusiak, Pedro Lozanok; Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntza zuzendari nagusiak, Teresa Aranazek; Osasun Publikoaren Institutuko zuzendariak, Maria Soledad Arangurenek; eta Etxebizitza zuzendari nagusiak, Jesus Ascunce Elizagak. 

Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federaziaren aldetik, Federazioko buruak, Jesus Maria Garcia Antonek. Era ijitoen erakundeen aldetik, Gaz Kaló elkarteko Ricardo Hernandez Jimenezek, La Majarí elkarteko Ainhoa Murugarren Urroz eta Jose Luis Jimenez Jimenezek, La Romaní elkarteko Ana Hernandez Jimenezek eta Ijitoen Idazkaritza Nagusiaren Fundazioko María Ines Garcia Perezek.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa