(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hondakinen Partzuergoak eta Iruñerriko Mankomunitateak etxeko konpostik onena sarituko dute  asteartea, 2010.eko maiatzak 11

Salanueva kontseilariak eta Javier Torrensek “Etxeko konpostaren lehen saria” aurkeztu dute


Salanueva kontseilariak eta Javier Torrensek etxeko konpostaren lehen saria aurkeztu dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Hondakinen Partzuergoak eta Iruñerriko Mankomunitateak Nafarroako etxeko konpostik onena sarituko dute. “Etxeko konpostaren lehen saria” gaur aurkeztu dute Amelia Salanueva Murguialday Partzuergoko lehendakariak eta Toki Administrazioko kontseilariak eta Javier Torrens Alzu Iruñerrko Mankomunitateko lehendakariak.

Amelia Salanuevak eta Javier Torrensek nabarmendu dute xedea Nafarroan etxeko konposta sustatzea dela, eginera hori hondakin organikoen sorrera jatorrian minimizatzeko neurri eraginkorrenetakoa izanik, eta horrek hondakinen kudeaketan dituen ondorioak kontuan hartuta. Europako araudiaren arabera, konpostak hondakin organikoak %70 murriztu ditzake.

Hondakinen Partzuergoak, Nafarroako gainerako mankomunitateak biltzen dituenak, eta Iruñerriko Mankomunitateak lehiaketa hau elkarrekin deitu nahi izan dute ekimena bultzatzeko. Modu horretan, hondakinak murrizten dira eta ingurumenaren eta kudeaketa hobearen aldeko apustua egiten da.

Lehiaketa konposta Nafarroako mankomunitate edo toki entitateren baten bidez egiten duten pertsonei zein etxean egiten duten pertsonei zuzenduta dago. Lehiaketan hiru sari ezarri dira: lehenengoa 600 eurokoa, bigarrena 300 eurokoa eta hirugarrena 150 eurokoa. Diru horrekin baratzeko eta/edo lorategiko produktuak erosi edo landa-turismoko etxe batera joan daiteke. Sariak aurtengo urrian emango dira, Iruñean egingo den Etxeko Konpostaren Mintegiarekin bat etorriz.

Lehiaketan izena emateko epea maiatzaren 12an (asteazkena) hasi eta ekainaren 7an amaituko da. Izena eman nahi dutenek Iruñerriko Mankomunitatera, Hondakinen Partzuergoko egoitzara (Nilsaren bulegoak Barañáin etorbidean, 22 behea. Iruñea) edo Partzuergora bildutako edozein mankomunitatetara jo dezakete. Izena ematen duten guztien artean 40 hautatuko dituzte eta lehiaketa fasera igaroko dira.

Talde tekniko batek 40 hautatuei dagozkien konpost laginak jasoko ditu ekainaren amaiera eta abuztuaren hasiera bitartean eta zenbait balorazio-prozesu egingo ditu. Azkenean 8 finalistak hautatuko dira eta epaimahaiak ebaluatuko ditu. Laginen analisiak Arazuriko hondakin-uren araztegiko (EDAR) saneamendu-laborategian egingo dira. Epaimahaia Iruñerriko Mankomunitateko bi kidek, Hondakinen Partzuergoko bi kidek eta bi erakunde horiez kanpoko aditu batek osatuko dute.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa