(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Ardo Ekologikoaren Nazioarteko I. Azokaren (FIVE) inaugurazioan egon da Iruñean asteartea, 2010.eko maiatzak 11

Nafarroako Ekologia-Nekazaritza Enpresen Elkarteak antolatu du eta Baluarten sektoreko 120 profesional inguru bilduko ditu


Sanz Lehendakariak ardo ekologikoaren upategiak bisitatu ditu FIVEn. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakaria Ardo Ekologikoaren Nazioarteko I. Azokaren (FIVE) inaugurazioan egon da gaur goizean, Iruñeko Baluarte Batzar Jauregian eta Nafarroako Auditorioan.

Azoka maiatzaren 12ra arte egongo da zabalik. Espainian egiten den mota honetako lehenengo ekitaldia da eta Millésime Bio (Frantzia) ardozaintza eta mahastizaintza ekologikoaren sektoreko erreferentziako azokak aldarrikatutako ereduari jarraitzen dio. Azokara 120 profesional inguru hurreratuko dira. Nafarroako Gobernuak 80.000 euroko ekarpena egin du guztira.

Europaren hego-mendebaldean ardo ekologikoaren sektorean lan egiten duten pertsonei zuzenduta dago. FIVE Nafarroako Ekologia-Nekazaritza Enpresen Elkartea osatzen duten 13 upategiek antolatu dute. 27 deitura desberdin dituzten 52 upategik haien produktuak eta ekoizpen moduak aurkeztuko dituzte, hala nola upeleko txigorketa. Horrez gain, bigarren egunean Nafarroa jatorri-deiturako ardoen dastaketa egingo da, eta bertara nahi duten guztiek joan ahal izango dute, gonbidapena aurkeztuta.

Inaugurazio-ekitaldian hurrengo hauek ere egon dira: Francisco Robles Produktu Ekologikoen Enpresen Federazioko lehendakaria, Edorta Lezaun Nafarroako Ekologia-Nekazaritza Enpresen Elkarteko lehendakaria eta Ignacio Bidegain FIVEko koordinatzailea.

Sanz Lehendakaria, FIVEn, upel tradizional bat egiteko prozesua ikusten. ( irudia handitu )

Mahastizaintza eta ardozaintza sektorea Nafarroan eta Ardoaren Foroa

Foru Komunitatean mahats ekologikoak ekoizten dituzten 977,72 hektarea mahasti daude, hau da, nazio osoko %6,11, eta 23 upategi ekoizle (Espainiako kopuru osoaren %8,46). Lizarra inguruko mahastizainen eta upategien ekoizpen handia nekazaritza ekologikoaren mahatsetatik lortzen da.

Gogoan izan behar da Nafarroako Gobernuak 2010ean aparteko neurriak gehitu dituela mahastizaintza eta ardozaintza sektorerako, 2 milioi euro guztira. Kopuru hori azpisektore hori babesteko dauden laguntza-ildo tradizionalei gehitu behar zaie. Kopuru horren bidez, kalitatezko mahasti zaharretan nekazaritza eta ingurumeneko neurriak ezarriko dira, milioi bat euroren bidez, eta Ardoaren Plan Estrategikoaren barruan ekintzak abian jarriko dira, milioi bat euroren bidez.

Plan estrategiko hau Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak finantzatzen du 226.000 eurorekin. Ildo horretatik, 2009ko apirilaren 16an Ardoaren Foroa sortu zen, Nafarroako Gobernuak bultzatuta, Foru Komunitatean mahastizaintza eta ardozaintza sektoreak bizi duen egoera zailari erantzuna emateko.

Ardoaren Foroaren barruan zenbait lan-mahai abian jarri dira, koordinatuta eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua buru dela. Lan-mahai horietan Nafarroako mahastizaintza eta ardozaintza sektorean inplikatutako eragile guztiak eta Kontseilu Arautzailea egon dira.
Dokumentazioa:
Sanz Lehendakariaren hitzaldia FIVEn.

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa