(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan, BPGak %0,4 egin du gora 2010eko lehen hiruhilekoan eta azken bederatzi hilabeteetako suspertze prozesua sendotu du asteazkena, 2010.eko maiatzak 12

Gobernuaren aurreikuspenen arabera, BPGaren urteko hazkuntza %0,5ekoa izango da gutxienez; dena den, portzentaje horretan zerikusia izango du estatuko ekonomiaren bilakaerak


Transcripción textual del video

Nafarroako barne produktu gordinak (BPG) %0,4 egin du gora 2010eko lehen hiruhilekoan. Hala, azken bederatzi hilabeteetako lehengoratze prozesua sendotu egin da. Datu hori Nafarroako Estatistika Institutuak eman du gaur goizean. Nafarroako ekonomia 2009ko hirugarren hiruhilekoan hasi zen indarberritze. Estatuko ekonomiak, berriz, zazpi hiruhileko egin ditu jaisten eta orain hasi da atzeralditik atzeratzen: estatuko BPGak %0,1 egin du gora azken hiruhilekoan, Estatistika Institutu Nazionalak gaur argitaratu dituen datuen arabera.

Hori esan du gaur goizean, prentsaurrekoan, bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak. Gaurko datuen arabera, BPGren urte arteko aldea -%0,1era igo da, aurreko aldiko -%1,9tik. Espainian, urte arteko tasari dagokionez, BPG Nafarroan baino %1,2 gehiago jaitsi da (-%1,3).

Nafarroan, BPGak %0,4 egin du gora 2010eko lehen hiruhilekoan eta azken bederatzi hilabeteetako suspertze prozesua sendotu du

Nafarroako barne produktu gordinak (BPG) %0,4 egin du gora 2010eko lehen hiruhilekoan. Hala, azken bederatzi hilabeteetako lehengoratze prozesua sendotu egin da. Datu hori Nafarroako Estatistika Institutuak eman du gaur goizean. Nafarroako ekonomia 2009ko hirugarren hiruhilekoan hasi zen indarberritze. Estatuko ekonomiak, berriz, zazpi hiruhileko egin ditu jaisten eta orain hasi da atzeralditik atzeratzen: estatuko BPGak %0,1 egin du gora azken hiruhilekoan, Estatistika Institutu Nazionalak gaur argitaratu dituen datuen arabera.

Hori esan du gaur goizean, prentsaurrekoan, bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak. Gaurko datuen arabera, BPGren urte arteko aldea -%0,1era igo da, aurreko aldiko -%1,9tik. Espainian, urte arteko tasari dagokionez, BPG Nafarroan baino %1,2 gehiago jaitsi da (-%1,3).

Miranda kontseilariak esan duenaren arabera, BPGaren urteko hazkuntza %0,5ekoa izango da, gutxienez. Hala ere, nabarmendu du erkidegoko ekonomia estatukoaren mende dagoela, ezinbestean eragingo diolako. 

Industria bizkor suspertu da

Nafarroa izan zen atzeraldiari bizkar eman zion lehen autonomia erkidegoa, eta 2009ko hirugarren hiruhilekoan gertatu zen hori (hiru hiruhileko hazkunde negatiboarekin eman ondoren); aldi horretan BPGak %0,5 egin zuen gora. Bultzada horren ondoren, urteko laugarren hiruhilekoan, BPGa beste %0,1 igo zen. Estatistika Institutuak gaur argitaratu dituen datuen arabera, ekonomiaren suspertzea egonkortu egin da, BPGa %0,4 igo delako.

Informazio estatistikoaren arabera, 2010eko lehen hiruhilekoko BPGaren igoeran ikusten da indarberritzea sendoa dela eta 2009ko hirugarren hiruhilekoan hasitako joerari eutsi egin zaiola, industria jardueraren suspertzeari esker, batik bat. Eskariari dagokionez, kanpokoak gehiago egin du hobera, esportazioak dinamizatu egin direlako.

Miranda kontseilariak nabarmendu du, besteak beste, industria ekoizpenaren indizeak %16,7 egin duela gora 2010eko lehen hiruhilekoan (2009ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta), urteko lehen bi hilabeteetan esportazioa %12,8 igo dela (2009ko aldi berarekin alderatuta), etxebizitzen salerosketak %62,8 egin duela gora 2010eko lehen hiruhilekoan (2009ko hiruhileko berarekin alderatuta), eta 2010eko urtarriletik martxora ibilgailuen ekoizpenak %47,4 egin duela gora (2009ko hiruhileko berarekin alderatuta). 

Estatuko batezbestekotik hiru puntura

Krisi ekonomikoaren garaian, hau da, 2008an, 2009an eta 2010eko lehen hiruhilekoan, BPGak izan duen bilakaera aztertuta, ikusten da Nafarroako joera estatuko batezbestekoaren desberdina dela. Abiapuntu bera hartuta (2007ko laugarren lauhilekoa, 100 puntu), Nafarroako BPGak orain 98,8 puntu dauzka eta estatukoak 95,8 puntu.

Krisi ekonomikoaren garaian, Nafarroako ekonomiak hiru hiruhileko bakarrik egin ditu jaisten, eta igotzen sei hiruhilekoa; estatuan, berriz, ekonomiak zazpi hiruhilekoan behera egin du eta bi hiruhilekoan gora.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
PIB NAVARRA.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa