(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren ustean, Zapatero presidenteak iragarritako murrizketek berreskurapen ekonomikoa kaltetuko dute asteazkena, 2010.eko maiatzak 12

“Ezin da gastu publikoaren herena murriztu berreskurapen ekonomikoa eta enplegua kaltetu gabe”, Miranda presidenteordearen arabera


Transcripción textual del video

Bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria den Álvaro Mirandaren esanetan, José Luis Rodríguez Zapatero presidenteak defizit publikoari aurre egiteko gaur iragarritako gastu publikoaren murrizketa neurriek eragin negatiboa izan dezakete ekonomiaren bilakaeran. Mirandaren esanetan, "ez da gastu publikoaren heren bat murriztu berreskurapen ekonomikoa eta enplegua kaltetu gabe".

Presidenteordearen esanetan, Nafarroak, bederatzi hilean hazkunde ekonomiko iraunkorrean murgilduta dagoenak, jada erakutsi du krisiari aurre egiteko gaitasun duela; hala ere, dituen zalantzak adierazi ditu nazio mailako neurriek ekonomia nafarrean eta enpleguan izan ditzakeen eraginen gainean. Zentzu horretan, Gobernu zentraleko presidenteak iragarritako 15.000 milioi euroko murrizketa azpimarratu du, "Espainiak egin beharreko lehen tartea da gastu publikoaren 45.000 milioi euro murrizteko. 30.000 geratzen zaizkio".

Bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria den Álvaro Mirandaren esanetan, José Luis Rodríguez Zapatero presidenteak defizit publikoari aurre egiteko gaur iragarritako gastu publikoaren murrizketa neurriek eragin negatiboa izan dezakete ekonomiaren bilakaeran. Mirandaren esanetan, “ez da gastu publikoaren heren bat murriztu berreskurapen ekonomikoa eta enplegua kaltetu gabe”.

Presidenteordearen esanetan, Nafarroak, bederatzi hilean hazkunde ekonomiko iraunkorrean murgilduta dagoenak, jada erakutsi du krisiari aurre egiteko gaitasun duela; hala ere, dituen zalantzak adierazi ditu nazio mailako neurriek ekonomia nafarrean eta enpleguan izan ditzakeen eraginen gainean. Zentzu horretan, Gobernu zentraleko presidenteak iragarritako 15.000 milioi euroko murrizketa azpimarratu du, “Espainiak egin beharreko lehen tartea da gastu publikoaren 45.000 milioi euro murrizteko. 30.000 geratzen zaizkio”.

Mirandak aztertu bezala, arazo horrek garrantzi hori hartu du Gobernu zentrala “bi urtez ezer egin gabe izan delako, arazoak metatuta, eta ondorioz, soluzioa txarra baino ezin da izan. Jarduera berandu iritsi da eta txarto”, adierazi du presidenteordeak. “Nafarroako Gobernuak bi urtez dihardu gastu publikoaren kontrola aldarrikatzen. Gutxiago gastatu behar da, ondo gastatu behar da. Zalantzarik gabe, orain Gobernu zentralarekin lankidetzan arituko gara, baina lehenago jardun behar izan zen”, gehitu du bigarren presidenteordeak.

Murrizketek Nafarroan izango duten ondorio zuzenei dagokienez, Mirandak aurreratu duenez, neurriei buruzko informazio zehatzik ezean, Nafarroa bestelako autonomia erkidegoak bezala izango da kaltetua. Horrela, autonomiek eman beharreko 1.200 milioi euroei, funtzionarioen soldataren %5eko murrizketa gehitu behar zaie, Gobernu Zentralaren esanetan, autonomia erkidegoetako eta udaletako funtzionarioetan ere eragingo duena. “Soldaten urte bat eta erdiko murrizketak 4.160 milioi euro eragiten dizkie autonomiei. Nafarroan 83 milioi euro 2010 eta 2011 artean”, adierazi du Mirandak. “Hau da, Zapateroren 15.000 murrizketatik, 5.400 milioi autonomiek jarriko dute zuzenean”.

Zapateroren bestelako murrizketa neurriei dagokienez, Mirandak adierazi duenez, urtero seme-labaren bat duten emakume nafarrek orotara 17 milioi euro jasotzeari utziko diote. Halaber, Nafarroan diren 120.000 pentsiodunen soldatak izoztu egingo dira, gutxieneko pentsioak izan ezik, eta orotara 20 milioi euro jasotzeari utziko diote.

“Ezinbestekoa zena bi urtetik hona, bi egunetan soilik inprobisatu behar izan da, herritarrak prestatu gabe eta borondate guztiak biltzen dituen akordio nazionalik gabe”, baloratu zuen Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa