(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2,5 milioi euro inguru bideratu ditu langabezian dauden langileak kontratatzeko laguntzetara ostirala, 2010.eko maiatzak 14

Gaurtik aurrera eska daitezke, eta horien bidez lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten kolektiboen laneratzeari mesede egin nahi zaio


Nafarroako Gobernuak enplegua sustatzeko kontrataziorako diru-laguntzak emateko oinarriak ezarri ditu. Jardun hori Foru Gobernuak 2010eko ekitaldirako krisiaren aurka deitutako neurrien barruan dago. Laguntza horien bidez kontratazioa eta enpleguko egonkortasuna sustatu eta lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten kolektibo batzuen laneratzeari mesede egin nahi zaio. Hala jaso da Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak eman eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu den ebazpenean.

Laguntza horiek gaurtik azaroaren 30era arte egiten diren eta diruz lagundu daitezkeen ekintzei aplikatuko zaizkie. Laguntza-eskaera data horien artean aurkeztu behar da, aurrekontuko kredituaren muga agortu arte, 2.450.000 euro. Eskaerak Nafarroako Enplegu Zerbitzura zuzendu behar dira, eta zerbitzuak diru-laguntzak emateko prozedura bideratu eta izapidetuko du. Eskaerak aurkezten diren ordenan ebaluatuko dira, esleitutako aurrekontu-zuzkidura agortu arte edo azaroaren 30a arte.

Kontratu mugagabeek 2.500 euroko diru-laguntza izango dute, eta kopuru hori 1.500 eurokoa izango da enpresak langile berberarengatik diru-laguntza jaso badu 2009ko laguntzen arabera; aldi baterako kontratuek, 6 eta 12 hilabete bitarteko gutxieneko iraupenarekin, 1.000 euro jasoko dituzte; eta 1.500 euroko diru-laguntza jasoko dute desgaitasuna duten pertsonen artean enplegua sustatzeko aldi baterako kontratuek zein aldi baterako kontratuak kontratu mugagabe bihurtzeko kasuek. Zenbateko horiei 500 euro gehituko zaizkie kontratu bakoitzeko, kontratatutako pertsona Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez oinarrizko errenta jasotzen duen langabetuen kolektibokoa bada, kontribuziozko prestazioa edo langabeziaren ondoriozko sorospena agortu badu edo langabeziaren ondoriozko sorospena eta oinarrizko errentaren osagarria jasotzen badu.

Laguntza horien onuradunak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren agentzietako langabetuak kontratatzen dituzten enpresak dira, betiere, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzako betebeharrak bete badituzte, enplegu-programen aplikaziotik eratorritako onuretara sarbidea galarazita ez badute arau-hauste oso larriak egiteagatik, eta Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuren bat ez badute.

Eskaerak eta deialdi honen eranskinak Nafarroako Gobernuaren web atarian eskuratu daitezke: www.navarra.es.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa